Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra
Fabrikazio Digitala / Digital Manufacturing Unibertsitate Master Dualak enpresetan 4.0 Industriaren esparruan sortutako errealitate berriari erantzun nahi dio; izan ere, errealitate horretan, enpresek Fabrika Digitalaren ikuspegi globala izango duten profesionalak behar dituzte, horri lotutako teknologiak menperatuko dituztenak eta industria iraultza berriak negozio ereduetan dakartzan aldaketak gidatzeko gai izango direnak.
- Eredu Dualean antolatutako master honek diziplina anitzeko ezagutzak eskaintzen ditu, baita “Fabrika Adimendunen” arloko espezialista adituak prestatu ere.
- Master honek doktorego programetarako sarbidea ematen du.
- Master dualean enpresa partehartzaileak
4 arrazoi master hau ikasteko:
- Enpresarekin lan harremana, gutxienez jardunaldiaren %50ean
- Lan egin bitartean prestakuntza akademikoa eta prestakuntza praktikoa jaso ahal izango dituzu batera (dualaren bereizgarriak).
- Industria 4.0ren teknologiek planteatutako erronkei ikuspegi global batetik erantzuteko prestatuko zara.
- Fabrika adimentsua erraztasunez erabiltzeko gai den aditua izateko gaituko zara.
Proiektu motak
- Mantentze prediktiboa
- Ekoizpen-prozesu hobetzea
- Eraldaketa digitala
- Ikusmen artifiziala
- Biki digitalak / Digital twins
Gehiago jakiteko, ikasleek egindako proiektu moten inguruan
Irteera Profesionalak:
- Berrikuntzako aholkularitza
- Digital Manufacturing-en aholkulari aditua
- Antolaketa eredu berrien espezialista proiektu burua.
- Ekoizpen prozesuetan aditua, ikertzaile zein proiektu burua.
- Teknologia industrialen aditua, ikertzaile, proiektu burua.
- Zuzendaritza industria 4.0-n
- Proiektu teknologikoen zuzendaritza.
Eman izena ate irekietan edo eskatu informazio edo bisita pertsonalizatua
UPV/EHU-ra atxikitutako titulazioa
Eskainitako plazak: 20 sarrera frogarekin
Kredituak: 90
Iraupena: 2 urte
Irakaskuntza mota: Presentziala eta Duala
Hizkuntzak: Gaztelania, ingelesa
OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen
Irakastokiak:
· IMH Campus Ingeniaritza dualaren Unibertsitate Eskola (UPV/EHUra atxikitutako zentrua)
· IDEKO (Elgoibar)
· TECNALIA (Donostia eta Zamudio)
· Vicomtech (Donostia)