Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

Goi mailako Heziketa Zikloa

Profil profesionala:

CNC makinetan zein makina konbentzionaletan mekanizazioko operazio-prozesuak garatu eta burutzea, bai txirbil-harroketa bidez, bai mekanizazio bereziekin. Mekanizazioari, konformazioari eta muntaketari dagozkion sistema automatizatuak programatzea. Ekoizpena planifikatu, programatu eta kontrolatzea, kalitatea ziurtatuz. Era berean, ekoizpen zereginak gauzatzen dituzten langile taldeak koordinatzea.

 

 

Ikasketa-plana

D hizkuntza eredua

1. Maila: Orduak
Interpretazio grafikoa 132
Mekanizazio, konformazio eta muntaia-prozesuen definizioa 231
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea 198
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165
Produktuen egiaztapena 165
Laneko prestakuntza eta orientazioa 99
2. Maila: Orduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 240
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 40
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100
Ekoizpenaren programazioa 120
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Zikloaren garapenean zehar baliatzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.

Irteera profesionalak

  • Mekanizazio prozesuen teknikari
  • Ekoizpena planifikatzeko teknikari
  • Makina eta sistemak programatzeko teknikari
  • Kalitate kontroleko teknikari