Informazio korporatiboa

 

IMH Campus fabrikazio aurreratuan eta digitalean espezializatutako hezkuntza-zentroa da, sarean lan egiten du tokiko eta nazioarteko aliantza estrategikoekin, eta, alde batetik, pertsonentzako balio handiko prestakuntza eskaintzen du, unibertsitate-prestakuntzaren, lanbide-heziketaren eta etengabeko prestakuntzaren bidez, eta, bestetik, enpresentzako zerbitzuak eskaintzen ditu, teknologia- eta antolaketa-berrikuntzako proiektuen bidez.

IMH Campusek hiru eremu teknologiko estrategiko ditu: Fabrikazio Digitala, Fabrikazio Aurreratua mekanizazioan, Fabrikazio Aditiboa.

IMH Campusen naturala eta bokaziozkoa da enpresarekiko harremana. 1996az geroztik, zentro aitzindaria da Espainian prestakuntza dualean, eta Enpresa-Hezkuntza binomioaren sustatzaile fidela da, ikasleei eta enpresei gure balioa ematen saiatuz, batez ere Industria 4.0 arloan.

IMH Campus Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko IMH Lanbide Heziketako Zentro Integratuak (Ikaslan Gipuzkoa sareko partaidea) eta UPV/EHUri atxikitako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak osatzen dute.

IMH Campus  AFM Clusterreko kidea da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agentea.

 

Sorrera

1986an Elgoibarko Lanbide Heziketako hezkuntza arloko profesional talde baten proiektu gisa sortu zen, Euskal Herriko enpresa eta erakundeen laguntza lortu ondoren, Makina Erremintaren Heziketa Teknikoko Fundazioa eratuz. IMH Campus-eko egoitza 1991 urtean zabaldu zen Elgoibarren. Ikusi hemen Patronatuaren osaketa.

 

Xedea (2020-2023)

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektorean berrikuntza-ahalmena eta enpresen dinamismoa handitzen laguntzea, pertsonen zein enpresen gaitasunen garapenean eragina duten ekintzen bidez:

  • Prestakuntzaren, zerbitzuen eta hedapen teknologikoaren arloetako konponbideak emanez, interes-talde bakoitzaren behar espezifikoak aintzat hartuta.
  • Bizitza osoan zeharreko ikasketa aktibatuz.
  • Enpresen arazoei aurre eginez eta bakoitzak behar dituen konponbideak proposatuz.
  • Lan-ingurune emankorra sortuz, kalitatezko proiektu berritzaileak garatzea ahalbidetuz.
  • Enpresa txiki eta ertainei batez ere, sortutako ezagutzaren transferentzia eta berrikuntza- eta hedapen-sistemarekin bitartekotza-zerbitzua emanaz.

Ikuspegia (2020-2023)

IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren campusa da, Europan esparru horietan erreferente dena. Teknologikoki eta geografikoki hazkundean, bezeroarengana orientatutako antolamendu malgua dugu, eta sarean tokiko eta nazioarteko aliantza estrategikoekin lan egiten dugu.

Balioak (2022-2023)


Erreferentzia-eredu izan nahi dugu, jarrian azaltzen diren printzipio etiko eta balioak aplikatuta. Zentroaren balioek erabateko kalitaterako dugun orientazioa islatzen dute:

Etengabeko hobekuntza: Uste dugu egunero egiten dugun guztia hobetu egin daitekeela eta hobetu egin behar dela gure jardueren bikaintasunaren bilaketa etengabean, gure interes-taldeei gero eta zerbitzu hobea emateko, autokonplazentziak gainbehera dakarrela onartzen baitugu.

Berrikuntza eta sormena: Uste dugu oraina eraldatu behar dugula lan-ingurune emankor bat sortuz, non modu naturalean garatuko diren ideia eta proiektu berritzaileak.

Kultura propioa:  Gure ustez, gai izango gara norberaren eskola-kultura sortzeko, pertsonen askatasunean eta autonomian oinarritua, eta pertsonen garapen integral eta harmoniatsua erraztuko duena, lanaren eta bizitzaren erronkei behar bezala aurre egiteko.

Lidergoa: Egiten dugun guztian lider izaten ahalegindu behar dugula uste dugu, gure interes-taldeekin hartu ditugun konpromisoak betetzeko, eta, horrela, etengabeko erreferentzia-eredu bihurtzen gara.

Zerbitzua: Gure ustez, gizartearen eta giza garapenaren zerbitzura gaude, pertsonen prestakuntza sustatuz eta enpresei, hezkuntza-sistemari berari eta gizarteari, oro har, laguntza teknikoa emanez.

Lankidetza: Gure ekintzak berdinen arteko talde-lanean oinarritu behar direla uste dugu, modu koordinatu eta partekatuan gure erkidegoa osatzen duten kide guztietan (erakunde publikoak, enpresak, sindikatuak, profesionalak, gurasoak eta ikasleak).

Kudeaketa-eredua: Gure erakundeak kudeaketa eraginkorra eta bateratua izan behar duela uste dugu, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko maniobra-gaitasunarekin jardutea ahalbidetuko diguna.

Ikaskuntza: Uste dugu pertsonak garela gure erakundea garatzeko funtsezko faktorea, eta, beraz, komunikazioa eta etengabeko ikaskuntza erraztuko duen lan-giroa sortu eta mantendu behar dugu.

Konfiantza: Konfiantzan eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako harreman-sistema batean sinesten dugu, non gure bezeroek ebaluatzen uzten dugun, besteen iritziak errespetatzen ditugun eta eskura dugun informazioa partekatzen dugun.