Izen-ematea eta matrikula 2025-26

  • Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrean izena emateko laguntza behar baduzu, banakako hitzordua eskatu edo gure instalazioak bisitatu nahi badituzu, jarri harremanetan formularioa betez, telefonoz +34 943 74 82 64 (Itziar Egiguren) edo graduondoak.ehu@imh.eus helbidera idatzi.

 

Argibideak

 
 

 

Izen emate 1. epea:

  • 1. epea: 2026ko martxoaren 2tik 27ra.
  • 2. epea: 2026ko maiatzaren 25etik 29ra.
  • 3. epea: 2026ko ekainarn 29tik uztailaren 2ra.
  • 4. epea: 2026ko irailaren 1etik 4ra.
  • 1. eta 2. epean izena ematen duten ikasleek lehentasuna izango dute plazak esleitzeko orduan. 3. eta 4. epeak irekiko dira plazak librerik egongo balitz.
  • Izen-ematea Online egingo da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • NANaren fotokopia, egoitza txartela, nortasun txartela edo pasaportea (EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar). 
    • Ikaslearen ziurtagiri akademikoaren fotokopia, titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak adierazita (EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar).
    • Bestelako merezimenduak:
      • Hizkuntza maila egiaztatzen duen agiria.
      • Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.
      • Bestelako merezimenduak (gomendiozko gutuna...).
    • Gaztelaniaz bertako hizkuntza-gaitasunik ez duten hautagaiek hizkuntza horretan duten gaitasun-maila egiaztatu beharko dute.
    • Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, lehenago aipatutakoez gainera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
      • Tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean. Ikasleak egin nahi duen masterra ingelesez irakatsiko bada, nahikoa izango da titulua eta ziurtagiri akademikoa ingelesez egotea.
      • Ziurtagiri akademikoko batez besteko nota baliokidea.
      • Informazioa kontsultatu eta eskaera egin hemen.  

    

    • 1. epea: 2026ko martxoaren 4tik 30era.
    • 2. epea: 2026ko ekainaren 1etik 4ra.
    • 3. epea: 2026ko uztailaren 6tik 9ra.
    • 4. epea: 2026ko irailaren 7tik 10era.

Posta elektronikoz jakinaraziko da.

    • 1. epea: 2026ko apirilaren 1ean.
    • 2. epea: 2026ko ekainaren 5ean.
    • 3. epea: 2026ko uztailaren 10ean.
    • 4. epea: 2026ko irailaren 11n.

Enpresa bilaketa prozesua hasteko beharrezkoa izango da 300 €-ko transferentzia egitea. Aurreratutako kantitatea matrikulako fakturan deskontatuko zaio ikasleari. 

  • BANKUA:                            KUTXABANK
  • SWIFT (BIC) :                     BASKES2BXXX
  • IBAN:                                  ES57 2095 0556 9810 6149 4034
  • KONTZEPTUAN :             Transferentziaren kontzeptuan jarri Izena-Abizena-Masterra eta ordainketa agiria emailez bidaltzea beharrezkoa da ondorengo helbide elektronikora:   graduondoak.ehu@imh.eus

 

 

    • 1. eta 2. epeetako hautagaiak:  2026ko apirilaren 2tik, ekainaren 29ra.
    • 3. eta 4. epeetako hautagaiak:  2026ko uztailaren 13tik, irailaren 25era.
    • Enpresak zuzenean jarriko dira harremanetan hautagaiarekin.

 

 

Enpresek Eskolari jakinaraziko diote zeintzuk izan diren hautatutako ikasleak. Hortik aurrera, Eskolak hautagaiei adieraziko die erabakia. Enpresa bat baino gehiagok hautagai bera aukeratu badu, hautagaiak erabaki beharko du zein enpresatan egingo duen masterra. Hautagaiak, egun batetik bestera konfirmatu beharko du hartutako erabakia.

 

    • 1. eta 2. epeetako hautaketan oinarrituz:  2026ko uztailaren 1ean. Posta elektronikoz jakinaraziko da.
    • 3. eta 4. epeetako hautaketan oinarrituz: Enpresa eta ikaslearen onarpena dagoenean ikaslea onartutzat hartuko da. Ikaslearen onarpen dataren arabera egingo da onarpena plazak bete arte.

Behin betiko onartua izandakoan hautagaiak 600 €-ko ordainketa egin beharko du plaza erreserba gauzatzeko. Aurreratutako kantitatea matrikulako fakturan deskontatuko zaio ikasleari. Kontu zenbakia: ES57 2095 0556 9810 6149 4034. Kontzeptua: Izen-Abizenak_plaza erreserba 2. Agiria graduondoak.ehu@imh.eus helbidera bidali beharko da.

  • Matrikula epea 1. maila: 
    • 1. epea (1. eta 2. epeetan behin betiko zerrendan onartuak):
    • 2. epea (ondoren onarturikoak): 
  • Ondorengo dokumentuak entregatuko dira, IMHn pertsonalki edo graduondoak.ehu@imh.eus helbidera bidaliz:
    • Matrikula-inprimakia (eranskina)
    • SEPA Zuzeneko Zordun (eranskina)
    • Estatistika-datuen inprimakia. (eranskina)
    • Argazki 1
    • NANa (Indarrean egon behar du) (Pasaportea atzerritarrek bakarrik)
    • Sarbidea ematen duen titulua edo eskatu izanaren ordezkagiria. Fotokopia konpultsatuta edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.
    • Hizkuntza mailaren merituak aplikatu nahi izan ezkero, hizkuntza akreditazioak. Fotokopia konpultsatuta edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.
    • Matrikularen zenbatekoan kenkaria edukitzeko eskubidea izanez gero, hori egiaztatzeko dagokion agiria aurkeztu beharko da matrikula egiterakoan. Familia ugariaren kasuan, Diputazioak luzatutako egiaztagiria entregatu beharko da.
  • Matrikula epea 2. maila: 2026ko uztailaren 6tik 10era.

 

Tasa eta gastuak

  • Masterraren zenbatekoa guztira: 13.050€ (90 ECTS - Lehenengo matrikulan). Zenbateko hori honako kontzeptuetan banatuko da:
    • Lehen ikasturtea. 60 ECTS, 8.700€, honela banatuta: 1.500€ ordainketa bakarra urrian, gainontzekoa hurrengo 6 hilabeteetan. Azken hilabetean leku erreserbagatik ordaindutakoaren deskontua egingo da.
    • Bigarren ikasturtea. 30 ECTS: 4.350€, 4 hilabetetan banatuta. 
  • Ikasgaien bigarren eta ondorengo matrikulek gainkostua izango dute:

MASTERRA

LEHENENGO MATRIKULA

BIGARREN MATRIKULA

HIRUGARREN MATRIKULA

LAUGARREN MATRIKULA

DIGITAL MANUFACTURING 145 €/ECTS 161,13 €/ECTS 181,25 €/ECTS 217 €/ECTS

 

  • Eskola Asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat, irailaren 1erako 28 urte beteak dituztenek izan ezik. Eskola aseguruaren urteko kuota 1,12 €-koa da.
  • EHU ikasle Asegurua. Derrigorrezkoa da EHUko ikasle guztientzat eta matrikularekin batera egiten da. Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne: 30,68 €

Beste prezio batzuk

  • Ziurtagiri akademikoa: 27,96 €
  • Ikasketa espedientea lekuz aldatzea: 27,96 €
  • Titulua: 190,17 €

Bonifikazio-eskaerak

Matrikularen prezio publikoaren kenkaria jasotzeko eskubidea izanez gero, berau egiaztatzeko dagokion agiria aurkeztu beharko da.

  • Kategoria orokorreko familia ugaria
  • Kategoria bereziko familia ugaria
  • Terrorismoaren biktimak eta euren familiak
  • Desgaitasuna duen ikaslea (% 33etik gorako indizearekin)
  • Familian desgaitasuna duen duen kideren bat izatea (% 65etik gorako indizearekin)
  • Genero-indarkeriaren biktima  

 

Erreserben, baliogabetzeen eta ordainketen politika

 
Erreserba-politika:

Enpresa batekin elkarrizketa bat hitzartu ondoren, hautagaia enpresara joaten den edo ez kontuan hartu gabe, 300 euroko erreserbaren zenbatekoa ez da itzuliko.

Deuseztatzeko politika:

Inskripzio-epearen barruan egindako ezerezte-eskaerek ez dute matrikula ordaindu beharrik izango. Hala ere, erreserba gisa ordaindutako zenbatekoak ez dira itzulgarriak izango.

Epez kanpo baliogabetzea:

Ezarritako epetik kanpo aurkeztutako ezeztapen-eskaerek ez dute eskubiderik emango ordura arte ordaindutako zenbatekoak itzultzeko, eta ikasleak egiteke dituen hilekoak programaren baldintzen arabera ordaindu beharko ditu. 

 

Hautazko irakasgaiak

 

Hautazko irakasgaiak eman ahal izateko, hiru ikasle izan behar dituzte matrikulatuta gutxienez.

“Industry trends” hautazko irakasgaiak erakusketa eta kongresuen bisita darama programaren baitan. Bidaien gastuak ikasleak ordaindu beharko ditu.