Nazioarteko Transferentzia proiektuak

1995 urtetik IMHk hezkuntz eta teknologia transferentziarako proiektuak garatzen ditu, nagusiki makina erremintaren alorrean AFM, ADVANCED MANUFACTURING TECHNOLOGIES, Makina Erreminta, Gehigarri, Osagarri eta Erreminta Ekoizleen Espainiako Elkartearekin. Beste sektore batzurekin ere aritu izan da elkarlanean, esaterako nekazaritza, meagintza, arrantza, bitxigintza,.... Kasu hauetan alor hauetako kolaboratzaile adituen sarea osatu du.

Egin diren proiektuek ekintza esparru handia betetzen dute, teknikari prestatzaileetatik heziketarekin hasi eta prestakuntza teknikorako ikastetxea abiatzeraino.

Ekintza esparrua orain arte Asiako hego-ekialdean eta Hego Ameriketan nagusitu da, estatu mailan ere ekintza batzuk egiteaz gain.

Hona hemen IMHk egiten dituen produktu/zerbitzuen adibideak:

  • Gaitasunetan (konpetentzietan) oinarritutako curriculuma eguneratu

  • Gaitasunetan oinarritutako prestakuntza teknikorako sistema inplantatu.

  • Gaitasun tekniko eta pedagogikoak egokitu.

  • Ikastetxe baten kudeaketa eredua integratu, non jasangarria izango dela bermatuko duen.

  • Prestakuntza diseinuatu eta irakatsi hezkuntzako profesionalentzat.

  • Ikastetxearen ekipamentua eguneratu.

  • Material didaktikoa eguneratu.

  • Prestakuntza eskaintza handitu ikastaro berriekin edo elearning ikastaroekin.

  • Prestakuntza teknikorako ikastetxea diseinatu eta abiatu:

    • Gaitasunetan oinarritutako curriculumaren diseinua

    • Gaitasun pedagogikoa

    •  Prestakuntza ebaluatu

    •  Prestakuntza teknikoan aplikatutako metodologia berriak.

    •  Irakasle eta ikasleen gidak landu.

    •  Zentru/Ikastetxeen kudeaketa

    •  Hezkuntza prozeduretan ezarritako kalitatea

    • Proiektuak kudeatu

    • Irakasleen prestakuntza graduondokoa

    • Ikastetxeen kudeaketa graduondokoa

    • Prestakuntza teknikoa

 

 Gure bezeroetako batzuk:

  • AFZ University CSMC - Txina
  • Asociación de Fundidores de Jalisco - Mexiko
  • Asometal - Costa Rica
  • CEDEA - Venezuela
  • Centro de Formación Técnica Salesianos - Txile
  • Chile Califica Perfeccionamiento - Txile
  • CPEIP - Txile
  • Insaforp - Salvador
  • Red Agrícola V Región - Txile
  • Red Agroforma VIII Región del Bio Bio - Txile
  • Red Genera
  • Sena - Kolonbia
  • Universidad del Valle - Kolonbia
  • Universiti Kuala Lumpur MSI - Malaysia