Mekatronika Industriala
Goi mailako Heziketa Zikloa
Zeinu Hizkuntzaren Glosategia
Profil profesionala:
Ikasketa hauekin makina-erreminta sektoreko makinen muntaia nahiz doitze-prozesuetan trebatuko zara. Sistema automatikoak, elektrikoak nahiz mekanikoak ezagutuko dituzu eta makinen mantenurako planak egiten ere ikasiko duzu, makinen hobekuntzarako proiektuak landuz. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrek guztiak hainbat sektoreko enpresa industrialetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkizu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, espezializaziorako ikasketak egiteko nahiz unibertsitate mailako ikasketak egiteko bidea zabalduko dizu.
Ikasketa-plana
D eta Eleanitza hizkuntza ereduak
1. Maila: | Orduak |
---|---|
Sistema hidrauliko eta neumatikoak | 132 |
Sistema elektriko eta elektronikoak | 132 |
Makinen elementuak | 99 |
Fabrikazio prozesuak | 165 |
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa | 132 |
Sistemen integrazioa | 231 |
Lan prestakuntza eta orientazioa | 99 |
2. Maila: | Orduak |
Sistema mekanikoak | 160 |
Sistema mekatronikoen konfigurazioa | 160 |
Mantenu eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa | 100 |
Sistema mekatronikoen simulazioa | 80 |
Mekatronika industrial proeiktua | 50 |
Ingeles teknikoa | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 360 |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Zikloaren garapenean zehar baliatzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.
Irteera profesionalak
- Muntatzaile elektrikoa
- Muntatzaile edota doitzaile mekanikoa
- PLC bidez ekipo industrial automatizatuak martxan jartzeko teknikaria
- Asistentzia teknikoko zerbitzua (SAT)
Ikasten jarraitzeko aukerak
- Espezializazioa: Fabrikazio aurreratuko makina-erreminta proiektuak puntuan jartzea
- Espezializazioa: Fabrikazio aditiboa
- Produktuen eta prozesuen berrikuntzarako Ingeniaritza Duala
- Bestelako unibertsitate mailako ikasketak