Fabrikazio Aditiboan Unibertsitate Espezializazioa

Fabrikazio Aditiboa 4.0 industriaren zutabe teknologiko bat da gaur egun. Enpresek inoiz baino gehiago behar dituzte alor horretan ondo prestatutako pertsonak. IMH Campusen eta UPV/EHUren berezko titulu honek aukera paregabea ematen du arlo horretan enplegurako eskatzen diren ezagutzak eskuratzeko.

NORI ZUZENDUTA DAGO UNIBERTSITATE-ESPEZIALIZAZIO HAU?

 

  • Zientzietan, arkitekturan edo antzekoetan graduatutako pertsonak, Fabrikazio Aditiboaren arloan gaitasunak eta prestakuntza handitu nahi dituztenak.
  • Industria-gaikuntzako teknologia berrietan sakondu nahi duten unibertsitate-titulazioa duten profesionalak, Fabrikazio Aditibo Industriala.

 

FABRIKAZIO ADITIBOKO TITULU HAU AZTERTZEKO LAU ARRAZOI

  1. GAITASUN TEKNOLOGIKOAK.  Industrian sortzen ari diren eskaera teknologiko berriei erantzutea balio erantsi handiagoko produktu berritzaileak garatuz.
  2. GAITASUN TEKNIKOAK. Fabrikazio Aditiboko teknologiak erabiliz inprimatu daitezkeen geometria konplexuko piezak diseinatu, simulatu eta fabrikatu ingurune industrialean, materialen ezagutzak jaso eta post-prozesu teknika ezberdinak ezagutu.
  3. FABRIKAZIO PROZESU BERRIAKFabrikazio Aditiboan oinarritutako ekoizpen prozesu lehiakor eta berritzaileak garatu.
  4. LAN-MERKATURAKO SARBIDEA. Merkatuak eskatutako proiektu industrialak eta I+G proiektuak garatzeko prestakuntza espezializatua.

IRAKASLEAK

Teknologia zehatz bakoitzean espezializatuak diren aditu eta profesionalek irakatsita.

EZAGUTU IRAKASLEAK

INSTALAZIOAK

Fabrikazio Aditiboko puntako teknologia eta instalazioak dituzten zentroetan irakatsita.

IKUSI GURE FABRIKAZIO ADITIBOKO GUNEA

 

Eman izena informazio saioetan

Katalogoa deskargatu

UPV/EHU-ra UPV/EHUri atxikitako titulua

Kredituak: 30 ECTS

Iraupena: 300 ordu

Prestakuntza-mota: aurrez aurrekoa.

Hizkuntza: Gaztelania

Non emango den: Ingeniaritza Dualeko Eskola (IMH Campus), teknologia kokatuta dagoen enpresa eta zentro teknologikoetan.

Egutegia: 2024ko urria - 2025eko ekaina. Astelehen, astearte eta asteazkenetan, 15:00etatik 18:30era.

Admisioa: Izen-ematea eta matrikula.

Kostua: 3.975 €( % 60 prestakuntzaren hasieran eta % 40 urtarrilean).

 Esperientzia-iritziak: Ikasle, irakasle

 

 

Ekimen sektoriala,

Ekimen sektoriala