Sarbidea eta izen ematea
Fabrikazio Aditiboko unibertsitate espezialista berezko titulua
SARRERA eskaerak online egin beharko dira EHU/UPVko web gunetik 2022ko maiatzaren 23tik aurrera.
Izena emateko argibideak
1. Sarrera eskaera
- Aurkezpen epea: 2022ko maiatzaren 23tik aurrera.
- SARRERA eskaerak : ONLINE egin beharko dira EHU/UPVko weg gunetik.
2. Eskaera nola aurkeztu: Eskaera inprimakia, honako dokumentazioarekin batera:
- NANaren fotokopia, atzerritarrentzako pasaportea edo EBko kide diren lurraldeetako herritarren nortasun agiria.Gradu1 edo Lizentziaturako ikasketen ziurtagiri akademikoren fotokopia.
- CV
- Leku erreserbagatik eta gestio gastuen 50€ ordainketa frogagiria. Kontu/korrontea KUTXABANK: ES73 2095.5214.98.1061494034
- Eskaera inprimakia
3. Eskaeraren ebazpena
Hautagai guztiek jasoko dute posta elektronikoz edo telefonoz eskaeraren ebazpena.
Kontsultatu zure aurreinskripzioa
Zure aurreinskripzioaren egoera jakiteko, kurtsorearekin hemen sakatuz.
Matrikulatzeko Argibideak (data ofizialen zain)
Sarrera eskaeran adierazitako datu pertsonalen bat aldatu baduzu edo Onarpen Gutunean izenaren edo abizenen grafian okerren bat ikusi baduzu, mesedez jakinarazi idazkaritzan, eguneratu edo zuzentzeko. Era berean ikasturtean zehar egindako aldaketen berri eman beharko da. Ziurtagiri akademiko guztiak eta hasiko dituzun ikasketak amaitu ondoren lortutako titulua matrikulako izen-abizenekin egingo direla.
1. Matrikula egiteko epea : Aurrerago publikatuko ditugu matrikularako datak ! Informazio gehiagorako idatzi "graduondoak.ehu@imh.eus" helbide elektkronikora.
2. Lekua:
Matrikula inprimakiarekin batera eskaturiko dokumentazioa posta elektronikoz bidali ahal izango dira zentroko idazkaritzara. Pertsonalki ere aurkeztu daitezke honako ordutegian:
- Astelehenetik ostegunera: 08:30 – 17:00
- Ostiraletan: 8:30 – 14:30
Makina Erremintaren Institutua
Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola
Azkue auzoa, 1
20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Eposta: graduondoak.ehu@imh.eus
Tel. 669 719275 - Leire Alberdi
3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- 3.1. Matrikula inprimakia
- 3.2. SEPA Zuzeneko Zordun
- 3.3. Ordainketa agiria: Plazaren erreserbarentzat eta kudeaketa gastuentzat 50 €. Ordaintzeko kontua: KUTXABANK, kontu korronte zenbakia: ES73 2095.5214.98.1061494034
- 3.4. NANa (Indarrean egon behar du) (Pasaportea atzerritarrek bakarrik)
- 3.5. Sarbidea ematen duen titulua edo eskatu izanaren ordezkagiria. Fotokopia konpultsatuta edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.