Matrikula
Ikasle berriak
Lehen deialdian onartutako ikasle berrientzat:
- Aurrematrikula: 2023ko ekainak 26-29
- Matrikula 2023ko uztailak 24-28. Horretarako ekarri beharko dute Ingeniaritza Dualaren Eskolako idazkaritzara behean azaltzen den dokumentazioa.
1) Datu estatistikoen inprimakia (atxikitako dokumentua deskargatu).
2) Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia (atxikitako dokumentua deskargatu).
3) Matrikulazioko prezio murriztua ordaintzeko edo zuzenean ordaintzetik salbuetsita egoteko eskubidea egiaztatzen duen agiria, ikasketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen aginduaren arabera:
- Familia ugaria.
- Guraso bakarreko familia.
- %33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen ikaslea edo %65 edo gehiagoko ezgaitasuna duen kideren bat duen familia.
- Terrorismoaren biktima edo biktimaren senide.
- Genero-indarkeriaren biktima.
4) Beka eskatzekotan, eskaeraren inprimakia edo eskaeraren froga agiria.
5) Gizarte Segurantzan izena emanda egotea baieztatzen duen agiria.
Bigarren ikasturtetik aurrerako ikasleak
Matrikula egiteko epea: 2023ko uztailaren 10-18
Baliozkotzeak
Ikusi hemen beste ikasketa ofizialen kredituen onartze aukerak
Bekak eta ordainketa erreztasunak
Ikusi hemen beka eta ordainketa erreztasunen aukerak