Graduko ikasleen mugikortasuna
IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza graduko ikasleek atzerriko enpresetan praktikak egiten dituzte. Egonaldia 4. ikasturte hasieran egiten dute, eskolako egutegian “Atzerriko misioa” irakasgaia burutzeko ezarritako aldian. Bere iraupen minimoa 10 astekoa da.
Egonaldiaren helburu nagusiak honakoak dira:
- beste industri testuinguruetako antolaketaren eta kudeaketaren ezaugarriak identifikatzea
- globalizazioaren garrantzia eta kulturen arteko balioen lehia bereganatzea
- egitura sozial, lan zein enpresei dagozkien desberdintasun kulturalak hautematea
- beste herrialde batean murgilduz ondare linguistiko eta kulturala balioztatu eta hobetzea
IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleek Nazioarteko Praktikak egiteko bi programetan parte har dezakete:
- Erasmus+ praktikak
- Nazioarteko mugikortasunerako programa propioa (atzerriko misioa)
Erasmus+ praktikak
- 2015-2016 deialdia CONFEBASKek gestionaturikoa (itxita)
- 2016-2017 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2017-2018 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2018-2019 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2019-2020 deialdia UPV/EHUk gestionatua
Nazioarteko mugikortasunerako programa propioa
- 2017-2018 programa propioaren deialdia (itxita)
- 2018-2019 programa propioaren deialdia
- 2019-2020 programa propioaren deialdia