Fabrikazio mekanikoko diseinua

Goi mailako Heziketa Zikloa

Profil profesionala

Serieko edo banakako fabrikazioko proiektu mekanikoak diseinatzea, multzoko zein piezakatzeko planoak eginez. Horretarako 2D zein 3D motako baliabide informatikoak erabiltzen dira. Makinen elementuak hautatu, kalkulatu, euren fabrikazioa ahalbidetu, definitutako produktuaren kalitate zein segurtasuna bermatuz.

 

 

Ikasketa-plana

D hizkuntza eredua

1. Maila: Orduak
Irudikapen grafikoa fabrikazio mekanikoan 198
Produktu mekanikoen diseinua 297
Produkzioaren automatizazioa

198

Fabrikazio mekanikoko teknikak 198
Lan-prestakuntza eta orientazioa 99
2. Maila: Orduak
Xaflaren eraldeketarako eta estanpaziorako tresneriaren diseinua 240
Galdaketarako molde eta ereduen diseinua 120
Produktu polimerikoentzako moldeen diseinua 140
Produktu mekanikoen diseinu proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.

Irteera profesionalak

  • Fabrikazio mekanikoko proiektuen garapenerako teknikari
  • Trokel, molde zein erreminten proiektuen garapenerako teknikari
  • Kalitate kontrolerako teknikari