Elkarlaneko Robotika
Lanbide Heziketako Espezializazioa
- Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: Irailetik otsailera. 600 ordu (400 ikasgelan, 200 enpresan).
- Ordutegia: klase orduak goizez, 8:15etatik 14:45etara.
- Duala: 3 egun ikasgelan, 2 egun enpresan.
- Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.
- Jakintza-adarra: ingeniaritza eta arkitektura.
- ECTS kredituak: 24
- Lanbide Heziketako euskal sareko ikastetxe publikoa (doako matrikula)
7 aste ikasgelan
Ondoren 3 egun ikasgela + 2 enpresan
Irailetik otsailaren amaiera arte
Gaitasun orokorra
Espezializazio honen konpetentzia orokorra da elkarlaneko robotikako proiektuak garatzea, beso robotikoetakoak zein robot mugikor autonomoetakoak, eta sistema horiek muntatzea, abian jartzea eta mantentzea, kalitate-, segurtasun-, irisgarritasun- eta ingurumenarekiko errespetu-irizpideak errespetatuz.
Profil profesionala
Espezializazioa gainditzen dutenek enpresa txiki, ertain eta handietan jardun ahal izango dute, publiko zein pribatuetan, eta robotika kolaboratiboarekin lotutako jardueren diseinuan, garapenean, muntaketan, mantentze-lanetan edo aholkularitzan jardun ahal izango dute.
Sarbidea
- Goi mailako heziketa zikloa. IMHn ikasten diren hiruretatik sar daiteke: Mekatronika, Programazioaren Produkzioa eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua.
- Lehentasuna izango dute ziklo hauetatik datozenak.
Ikasketa-plana
moduluak |
ORDUAK |
---|---|
Elkarlaneko robotika | 120 |
Robot mugikor autonomoak | 120 |
Konfigurazioa eta programazioa | 280 |
Segurtasuna eta mantentze-lana | 80 |
Irteera profesionalak
- Elkarlaneko robotikako sistemen muntaia gainbegiratzeko taldeko burua.
- Elkarlaneko robotikako sistemen mantentze-lanak gainbegiratzeko taldeko burua.
- Elkarlaneko robotikako sistemen proiektugilea.
- Elkarlaneko robotikako sistemak abian jartzeko teknikaria.
- Elkarlaneko roboten programatzailea