Informazio korporatiboa
IMH Campus fabrikazio aurreratuan eta digitalean espezializatutako hezkuntza-zentroa da, sarean lan egiten du tokiko eta nazioarteko aliantza estrategikoekin, eta, alde batetik, pertsonentzako balio handiko prestakuntza eskaintzen du, unibertsitate-prestakuntzaren, lanbide-heziketaren eta etengabeko prestakuntzaren bidez, eta, bestetik, enpresentzako zerbitzuak eskaintzen ditu, teknologia- eta antolaketa-berrikuntzako proiektuen bidez.
IMH Campusek hiru eremu teknologiko estrategiko ditu: Fabrikazio Digitala, Fabrikazio Aurreratua mekanizazioan, Fabrikazio Aditiboa.
IMH Campusen naturala eta bokaziozkoa da enpresarekiko harremana. 1996az geroztik, zentro aitzindaria da Espainian prestakuntza dualean, eta Enpresa-Hezkuntza binomioaren sustatzaile fidela da, ikasleei eta enpresei gure balioa ematen saiatuz, batez ere Industria 4.0 arloan.
IMH Campus Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko IMH Lanbide Heziketako Zentro Integratuak (Ikaslan Gipuzkoa sareko partaidea) eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako Ingeniaritza Dualaren Eskolak osatzen dute.
IMH Campus AFM Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Clusterreko kidea da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agentea.
Sorrera
1986an Elgoibarko Lanbide Heziketako hezkuntza arloko profesional talde baten proiektu gisa sortu zen, Euskal Herriko enpresa eta erakundeen laguntza lortu ondoren, Makina Erremintaren Heziketa Teknikoko Fundazioa eratuz. IMH Campus-eko egoitza 1991 urtean zabaldu zen Elgoibarren. Ikusi hemen Patronatuaren osaketa.
Xedea (2025-2028)
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektorean berrikuntza-gaitasuna eta enpresa-dinamismoa handitzen laguntzea, pertsonen eta enpresen gaitasunen garapenean eragiten duten ekintzen bidez:
Interes-talde bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako prestakuntza, zerbitzu eta hedapen teknologikoko konponbideak eskaintzea.
Bizialdi osoko ikaskuntza aktibatuz.
Enpresen arazoen topaketara joanez eta irtenbide indibidualizatuak proposatuz.
Kalitatezko ideia eta proiektu berritzaileak modu naturalean garatuko dituen lan-ingurune emankorra sortuz.
Enpresa txiki eta ertainei, batez ere, berrikuntza-sistemarekiko bitartekaritza-zerbitzua eta sortutako-ezagutzaren hedapen eta transferentzia-zerbitzua ematea.
Ikusmena (2025-2028)
Erreferentziazko prestakuntza-campusa gazteentzat, langileentzat eta enpresentzat, beren baliabide didaktikoengatik, erakustaldiengatik eta metodologia berritzaileenak erabiltzeagatik, hori guztia industria adimendunerako ikaskuntzara bideratuta.
Balioak (2025-2028)
1. Ausardia eta berrikuntza
Geure bidea erabaki eta egiterea ausartzen gara, hezkuntza eta industria sektorean bereiziz, ikuspegi ausart eta konplexurik gabe.
2. Hunkitzen duen teknologia
Teknologia irakasteaz gain, gure ikasle eta kolaboratzaileentzat esperientzia inspiratzaile bihurtzen dugu.
3. Espezializazioa eta ikaskuntza praktikoa
Adituak gara egiten dugun horretan. IMHko prestakuntza oso espezializatua eta praktikara bideratua da, ikaskuntza erreal eta eraginkor baterako.
4. Hurbiltasuna eta lankidetza
Giza harreman sendoak eraikitzen ditugu, beti gure ikasle, enpresa eta aliatuengandik hurbil, balio partekatuko ekosistema bat sortuz.
5. Etorkizunarekiko konpromisoa
Industriarekin eta gizartearekin batera lan egiten dugu etorkizuna diseinatzeko, talentua, jasangarritasuna eta eraldaketa digitala sustatuz.