Kalitate Sistema

Etengabeko hobekuntza

Estrategiari lotuta, IMHren ardura etengabe hobetu nahi duen erakundea izaten lortzea da. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Teknologiaren lehen ikastetxea izendatua izan zen 1998 urtean, ISO 9001 kalitate ziurtagiria lortu genuen 1998 urtean, ISO 14001 ingurumenaren ziurtagiria 2006 urtean, EFQM ereduaren arabera Zilarrezko Q 2000 urtean, Investor in People standard ingelesa 2005 urtean, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Kudeaketarako BIKAIN zilarrezko ziurtagiria 2008an eta 2015ean.

Historia

1994an definitu zen plan estrategikoan honela identifikatu zen erronka: "IMHn ematen diren prestakuntzan eta zerbitzuetan kalitate handia eskaintzea". Ondorioz, honelako helburuak zehaztu ziren: hobekuntza iraunkorreko sistema ezartzea, beste zentro batzuekin harremanak sustatzea (hezkuntzakoak, industrialak, teknologikoak...), ekipamenduaren eta instalazioen homologazioa lortzea, etab. Planteatu ziren beste helburu batzuetan oinarrizko jarduera batzuk garatu behar ziren, hala nola, ISO 9000 ziurtagiria lortzea edota pertsonen gaitasunak kudeatzea.

Urte haietan ISO 9000 ziurtagiria pil-pilean zegoen inguruko enpresen artean. IMHn, gaiarekiko interes handia izateaz gainera, kalitatearen kontrolerako tekniketan, ISO 9000:87, EFQM (hasiberria) eta abarretan oso ondo trebatuta zeuden pertsonak genituen.

Prozesuak kudeatzeko sistema bat ezarri zen -eta hor Irakaskuntza-Ikaskuntza zen kritikoa-, Deming edo PDCA zikloan oinarritu zena, alegia: "P" esaten zenean, prozesuak garatzeko zer, noiz, nola, nork eta zerekin erabakitzea esan nahi zen, "D" aurreikusita zegoena egitea zen, "C" lortutako jarduera testatzea eta aztertzea zen eta "A" esperientzia estandaritzatzea eta hobetzea zen, atzera egitea galarazteko eta, emaitza espero zena ez zenean, aurkitutako desbideraketei aurre egiteko.

Une hartan ISO 9000 sistematika kontrastatua eta onartua zela ikusi zen. Beraz, plataforma egokia zen, prozesuen kudeaketari buruzko ikuspegia emanez gero, Irakaskuntza-Ikaskuntza prozesua eraginkortasunez kudeatzeko behar ziren osagaiak zituelako.

Plan estrategikoak, gainera, aztertutako prozesu kritikoaz haratago dauden beste dimentsio batzuei ere heltzen die. Hau da, EFQM eredua kudeaketaren kalitatea erakunde osoari dagokionez ebaluatzeko eta bikaintasunaren bidean aurrera egiteko tresna egokia ere bazela ikusi zen.

IMHko kalitateari buruzko ikastaroen informazioa