Proiektu motak

Masterreko ikasleek garatzen ari diren proiektuetako batzuk zerrendatu ditugu hemen; Horrelakoak edo beste beharrei erantzungo dituzten proiektuak gara daitezke, enpresako barne hautagaiak proposatuz edo baita kanpo hautagaien bidez.

Mantentze prediktiboa: motorizazioa eta makinen egoeraren etengabeko ebaluazioa.

  • Makinen egoeraren monitorizazioa eta ebaluazioa.
  • Saiakuntza-bankua egitea.
  • Datuak atzematea eta monitorizatzea.

Lerroen ekoizpen-prozesua hobetzea, i4.0-n oinarrituta.

Estrategia: eraldaketa digitala

  • ETE baten eraldaketa digitala bultzatzea
  • Ekoizpen-plantan fabrikazio-prozesuak monitorizatzeko eta kudeatzeko sistema ezartzea

Ikuspen artifiziala:

  • Produktuaren kalitate-kontrola ikuspen artifizialaren bidez.
  • Oinarri teknologikoko enpresa berritzaileetan ingeniaritzako produktuak eta aplikazioak garatzea.

Biki digitalak / Digital twins.

Biki digitalen aplikazioa, soluzio industrialak bideratzeko. Produktu, zerbitzu edo sistema erreal baten erreplika birtualak aukera ematen du balizko arazoei aurrea hartzeko eta arriskurik gabe esperimentatzeko, funtzionalitate berriak abiarazi aurretik.