Sarrera profila
Sarrera-profilerako, profil zientifiko, tekniko eta industriala duten titulazio guztiak onartzen dira. Titulazioak atalean ikus daiteke zein diren.
TITULAZIOAK
Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Telekomunikazioko Teknologiako Ingeniaritza Gradua
Fisikako Gradua/Lizentziatura
Matematikako Gradua/Lizentziatura
Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Gradua
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Aurrekoen baliokideak diren beste gradu edo titulazio batzuk
BALDINTZAK
Ingeles hizkuntzaren ezagutza behar da, B2 mailakoa (egiaztatua edo maila-proba), baina ez da beharrezkoa hura egiaztatzea. Egiaztagiririk ez duen ikasleari maila-proba bat egingo zaio, ingeles hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko. Ikusi hemen zertan datzan ingeles proba.
MERITUEN BALORAZIOA
Masterraren batzorde akademikoak zer hautagai onartu erabakiko du, balorazio-irizpide hauek kontuan hartuta:
-
Espedientea: Espediente akademikoa eta egindako espezialitatea balioetsiko dira (% 50)
-
Curriculuma: Curriculuma eta lan-esperientzia balioetsiko dira (% 15)
-
Ingelesa: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 10, B2-tik gorakoa, gehienez C1)
-
Euskara: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)
-
Atzerriko beste hizkuntza batzuk: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)
-
Bestelakoak Elkarrizketa pertsonala (% 15)