Fabrikazio Aditiboan Unibertsitate Espezializazioa

Fabrikazio Aditiboa 4.0 industriaren zutabe teknologiko bat da gaur egun. Enpresek inoiz baino gehiago behar dituzte alor horretan ondo prestatutako pertsonak. IMH Campusen eta UPV/EHUren berezko titulu honek aukera paregabea ematen du arlo horretan enplegurako eskatzen diren ezagutzak eskuratzeko.

Ekimen sektoriala. Sustatzaileak:

AFM Cluster, Addimat, Tknika, Tecnalia, Renishaw, Pixel Sistemas, Sariki, Grupo Egile, UPV/EHU, CFAA.

Zergatik ikasi Fabrikazio Aditiboko titulu hau?

  1. Gaitasun teknologiko berriei aurre egiteko: Merkatuaren eskaera berriari erantzutea
  2. Gaitasun teknikoak eskuratzeko: Piezak diseinatzea eta FGaren teknologiak erabiliz fabrikatzea
  3. Fabrikazio-prozesu berriak ikasteko: FGaren prozesuak eta prozesu konbentzionalak uztartzea
  4. Lan-merkaturako sarbidea lortzeko: I+G+B Industria-proiektuak / Ingurune teknologikoetan

Fabrikazio aditiboko teknologiak

Fabrikazio aditiboaren 8 Teknologiak ezagutuko dituzu:

  • FDM - Fused Deposition Modeling
  • Multi Jet Fusion HP
  • SLA - Estereolitografia
  • LMD - Laser Metal Deposition
  • BMD - Bound Metal Deposition
  • LPBF - Laser Powder Bed Fusion
  • WAAM - Wire+Arc Additive Manufacturing
  • Polyjet

Metodologia:

  • Kasu zehatzetan oinarritutako prestakuntza (diseinua, fabrikazioa eta post-tratamendua).
  • %40 teorikoa, %60 praktikoa.
  • 3-6 pertsonako taldeak
  • Fabrikazio aditiboko zortzi teknologiei buruzko prestakuntza praktikoa.
  • Azken belaunaldiko teknologiak eta instalazioak dituzten ikastetxeetan gauzatuko da prestakuntza.


Eskatu bisita pertsonalizatua edo eman izena ate irekietan

Katalogoa deskargatu

UPV/EHU-ra atxikitutako titulazioa

Eskainitako plazak: 21

Kredituak: 30 ETCS

Iraupena: 300 ordu, urria-ekaina  (Al,Ar,Az, 3 atsaldez)

Irakaskuntza mota: Presentziala. Prestakuntzaren %60 praktikoa (180 ordu) 3-6 pertsonako taldeetan.

Hizkuntzak: Gaztelania

Irakastokia:
· IMH Campus Ingeniaritza dualaren Unibertsitate Eskolan eta teknologian liderrak diren enpresa/zentro teknologikoen egoitzetan.

Aurrematrikula: 50 € ordainduko dira kudeaketa gastuengatik. Aurrematrikula helbide honetan egin behar da: graduondoak.ehu@imh.eus (943748264 Leire Alberdi).

Kostua: 3.975€. Bitan ordainduko da: %60 2023ko urrian eta %40 2023ko urtarrilean.

Informazio gehiago?


 

 

Irakasleak:

Fabrikazio Aditiboaren teknologien adituek osatzen dute irakasle taldea: IMH Campus - ADDIMAT, UPV/EHU, Tknika, Tecnalia, Pixel Sistemas, Sariki, Renishaw, Maquinser, Egile, UPV/EHU - CFAA.

 

 

 

 

 

 

 

 

Instalazioak:

IMH Campus-en fabrikazio aditiboko teknologien inguruan arlo aurreratu bat badugu: Fabrikazio Aditiboko Gunea