Informazio korporatiboa

 

Makina Erremintaren Institutua (IMH) Fabrikazio Aurreratuan (FA) prestakuntza espezializatua eskaini, eta enpresentzat berrikuntza zerbitzuak errazten dituen zentro aurreratua da.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoa gara, Gipuzkoako Ikaslaneko partaide. IMH Fundazioaren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola eta Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitutako ikastegia 2011 urtetik.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragilea gara "Berrikuntzako bitarteko erakunde" mailan, baita i2bask eta RedIRISeko partaideak ere.

IMH, AFM Klusterreko partaide gisa, makina-erremintaren sektoreko formakuntzaren arduraduna ere bada. AFM Klusterra Espainiako Fabrikazio Aurreratuaren interesak babesten dituen elkartea da. Lau industria-elkarteek osatua, 400 enpresa baino gehiago barnebiltzen ditu. Enpresa horietan 12.500 langile jarduten dira guztira, eta 2.500 milioi euro fakturatzen dituzte urtero. Donostiako egoitzatik eta Tianjin hirian (Txina) duen bulegotik, AFM Klusterrak bazkide diren enpresen nazioartekotzea, industria-garapena, posizionamendu estrategikoa eta langileen trebakuntza sustatzen ditu.

 

Sorrera

1986an Elgoibarko Lanbide Heziketako hezkuntza arloko profesional talde baten proiektu gisa sortu zen, Euskal Herriko enpresa eta erakundeen laguntza lortu ondoren, Makina Erremintaren Heziketa Teknikoko Fundazioa eratuz. IMHko egoitza 1991 urtean zabaldu zen Elgoibarren.

 

Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektorean berrikuntza-ahalmena eta enpresen dinamismoa handitzen laguntzea, pertsonen zein enpresen gaitasunen garapenean eragina duten ekintzen bidez:

  • Prestakuntzaren, zerbitzuen eta hedapen teknologikoaren arloetako konponbideak emanez, interes-talde bakoitzaren behar espezifikoak aintzat hartuta.
  • Bizitza osoan zeharreko ikasketa aktibatuz.
  • Enpresen arazoei aurre eginez eta bakoitzak behar dituen konponbideak proposatuz.
  • Lan-ingurune emankorra sortuz, kalitatezko proiektu berritzaileak garatzea ahalbidetuz.

Ikuspegia

IMH fabrikazio-zentro aurreratu bat da, zeinak fabrikazio aurreratuari buruzko prestakuntza espezializatua eta ETE-ei berrikuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkien.

Balioak

IMHk eredu izan nahi du honako printzipio zein balioetan:

Hobekuntza etengabea: Egunero egiten duguna hobetu dezakegula sinesten dugu, gure jardueretan bikaintasuna bilatuz, gure interes-taldeei gero eta zerbitzu hobea eman ahal izateko. Argi daukagu autokonplazentziak gainbehera dakarrela berarekin.
 
Berrikuntza eta sormena: Gure ustez, oraina eraldatu behar dugu, lan-ingurune emankorra sortuz, kalitatezko proiektu berritzaileak garatzea ahalbidetuz.

Kultura propioa: Ziur gaude, eta hala adierazten dugu, geure “eskola-kultura” sortzeko gai izango garela. Kultura hori banakoen askatasunean eta autonomian oinarrituta egongo da, eta haien erabateko garapen harmoniatsua bideratuko du, laneko zein bizitzako erronkei behar bezala aurre egin diezaieten.

Lidergoa: Gure iritziz, gure jarduera guztietan aitzindariak izateko ahalegina egin behar dugu, gure interes-taldeekin hartu ditugun konpromisoak betetzeko. Horri esker, erreferentzia-eredu iraunkorra izango gara.

Zerbitzua: Aurrerapenean dugu jarrita uste osoa. Horregatik, enpresei zein pertsonei laguntza teknikoa emateko prestutasun osoa dugu.


ankidetza: Gure ekintzen oinarria berdinen arteko talde-lana izan behar da, komunitatea osatzen duten kide guztiek (erakunde publikoak, enpresak, sindikatuak, profesionalak, gurasoak eta ikasleak) era koordinatu eta partekatuan egindakoa.