IMH sariak

Lanbide Heziketako ikasketak balioan jarri eta gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko helburuarekin, IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak urtez-urte IMHSariak banatzen ditu, hainbat jarduereratan (formakuntza, praktikak, duala, proiektuak etabar) elkarlanean gurekin jarduten duten enpresen partaidetzarekin.

Sariak ematen diegu ikaskuntza prozesuan zehar eta ibilbide profesionalean hainbat alderditan aipagarriak izan diren ikasle zein ikasle ohiei.

  • IKASLE OHI AIPAGARRIA hemen proposa dezakezu
  • IMH SARIEN ENPRESA BABESLE-KOLABORATZAILE izan nahi duzu? Bidali mezua imh@imh.eus-era eta harremanetan jarriko gara zurekin.

2024ko Sari banaketa ekitaldia

IMH SARIAK ekainaren 13an banatu dira, 18:00etan IMH Campuseko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Lanbide Heziketako graduazio ekitaldian.

Zeintzuk dira IMHSariak?

Ikasle ohi aipagarria

Ibilbide profesional esanguratsuari aitortza.

Ikasle aipagarriak

Heziketa zikloetako ikasketetan espediente onena duen ikasle sarituari aitortza.

  • Erdi mailan
  • Goi mailan
  • Heziketa zikloetako Fabrikazio Aditiboko espezializazioan

Elgoibarko Ikasle aipagarria

Espediente elgoibartar onenari aitortza eta Elgoibarko Udal oroigarria.

Talde-lanaren balioaren saria

Talde-lan aipagarria garatu duten ikasle taldeei aitortza, elkarrekin helburu komuna lortzeko garatutako konpromisoagatik.

  • Mekanizazioa, erdi maila
  • Lan mantetze elektromekanikoa, erdi maila
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, goi maila
  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, goi maila
  • Mekatronika Industriala, goi maila
  • Fabrikazio Aditiboa, lanbide heziketako espezializazio kurtsoa

Enpresako jarraipen koaderno aipagarria

Lantokiko prestakuntza edo eredu dualean ikasleak enpresan garatzen duten jarduerari buruz egindako deskribapen-txosten onena.

  • Erdi mailan,
  • Goi mailan