IMH sariak 18. edizioa (2020)

Covid-19 osasun-alertak sortutako egoeraren aurrean, enpresen parte-hartzea eta babesa hurrengo ekitaldirako atzeratu dira.

Ikasle aipagarria, elgoibartarra

Igor Iriondo Salegi elgoibartarra izan da, Erdi Mailako Mantentze-Lan Elektromekanikoko ikaslea. Igorrek praktikak atzerrian egitea erabaki zuen, baina Covid-19 zela eta itzuli egin zen eta hemen amaitu ditu. Igorrek Elgoibarko Udalaren oroigarria ere jaso du.

Igor ikasle elgoibartar aipagarria ere izan denez, bigarren espedienterik onena saritzea erabaki dugu.

Berdinketa egon denez bigarren espediente on bi ditugu: Zestoako Jon Txapartegi eta Orioko Bertin Trillo. Jonek, Igorrek bezala, Erdi Mailako Mantentze Zikloa ikasi du, eta Bertinek Mekanizazio Erdi Maila.

Sariak Txankakua Elgoibarko Merkatari Elkartearen bonoak izan dira.

Info guztia