IMH Sariak 23. edizioa (2025)

2025eko ekainaren 12an ospatu dugu Lanbide Heziketako Graduazio ekitaldia eta harekin batera  23. IMH SARIAK banatu ditugu.

Ekitaldian gurekin izan ditugu Jon Labaka Lanbide Heziketako Sailburuordea, Ion Zubiaurre Elgoibarko udalaren alkate ordea eta Josu Riezu AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendaria.

Hasiera emateko Alaitz Bastida IMH LHIIko zuzendariak gogora ekarri du Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125 urteurrena ospatzen ari garela eta 2024ko ekainetik 2025eko irailaren 18 arte antolatu ditugun ekintzen argazki-proiekzioa aurkeztu du ekitaldira etorri direnentzat.

Ikasle ohi aipagarria

Ibilbide profesional eredugarriagatik. Lanaren esfortzua, dedikazioa eta barne promozioa bereiztu ditugu aurtengoan.

Arturo Andrade eskultorearen Elgoibarko arkuaren eskultura eta Elgoibarko jatetxe batean dastatzeko menua bi lagunentzat jaso du. Alaitz Bastida IMH LHIIko zuzendariak eman dio saria.

Iñigo Oñederra Mugika

Elgoibartarra (1986), BERISTAIN MEKANIZATUAK (Elgoibar) enpresako gerentea.

2004an erdi mailako Mantentze zikloa hasi zuen arren, utzi egin zituen ikasketak. Hurrengo urtean erdi mailako Mekanizazio zikloari ekin zion. Ikasketa hauek gustukoak zirela konturatu zen, eta lehen mailan bere kabuz bilatu zituen praktikak Beristain Mekanizatuetan.

Bigarren mailako praktika ofizialak ere enpresa berean egin zituen. Ikasketak amaitzean, enpresak jarraitzea proposatu zion eta aurrera egin zuen. 2006tik aurrera, erabat integratu eta inplikatu da enpresan teknikari moduan eta bere ibilbide profesionala dedikazioarekin heldu dio, kudeaketa gaitasunak lortuz. 2021etan enpresak zuzendaritza hartzea proposatu zion eta erronka berria onartu zuen.

Beristain Mekanizatuak makina erreminten bidez mekanizazio lanak eta metalaren eraldaketan diharduen Elgoibarko mikroenpresa da. Makina erreminta fabrikatzaile eta erabiltzaileentzat egiten du lan, plano-eskaripean.

Iñigoren aholkua "lana" eta "jarrera" izan da ikasketak amaitu dituzten ikasle berrientzat.

Ikasle aipagarria, espezializazioan

Aranzazu Zugasti Jiménez amorebieta-etxanoarra izan da aurtengo lanbide heziketako espezializazioko ikasle aipagarria. IMHn espezializazioa egin aurretik Bilbon ikasi zuen Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi mailako lanbide heziketa (diseinua). Gure Fabrikazio Aditiboko espezializazioaren duala (enpresa egonaldia) ITP-n egin du.

Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.

Ikasle aipagarria, goi mailan

Unai Etxebarria Urrutia ondarrutara izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Mekatronika Industriala ikasi du, duala DANOBAT S.COOP.-en egin du eta bertan jarraituko du lanean.

Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.

Ikasle aipagarria, erdi mailan

Erdi Mailako heziketa zikloen aldetik, Ander Pita Rodríguez elgoibartarra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mekanizazioa ikasi du, duala PERIHOTZ-en egin du eta goi-mailako zikloa ikasten jarraitzeko asmoa du.

Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.

Ikasle elgoibartar aipagarria

Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarria, erdi-mailako espediente onenaren saria eskuratu duen ikasle berbera da: Ander Pita Rodriguez.

Diploma eta, Alkate ordearen eskutik, Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso du.

Enpresako jarraipen koaderno aipagarria

Lantokiko prestakuntza edo eredu dualean ikasleak enpresan garatzen duten jarduerari buruz egindako deskribapen-txosten onena saritu nahi izan dugu aurten.

Aurtengo saritua Sonia Herrero Robles mendaroarra izan da, erdi mailako Mekanizazioa ikasi du, duala DOIMAK enpresan egin ditu eta datorren urtean goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioa ikasiko du.

Diploma eta 100 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoa jaso du.  

Balioen saria

Aurten ere, KORTA enpresak babestua, balioei saria eman nahi izan diegu, zehazki, lanaren esfortzuaren balioari, eta EuskoSkills lehiaketan parte hartu duten ikaslei eman diegu. Urtean zehar izan duten inplikazio, konpromiso, ahalegin, erresilientzia eta tutorearekin elkarlanean helburu komuna lortzeko garatutako konpromisoagatik.

Bakoitzak 150€ko poltsaren oparia jaso du. Andima Laskurain KORTA S.A.ko gerentea izan dugu gurekin saria banatzen.

  • Jara Rico Morales, mendaroarran, goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioko ikaslea. Duala FOCS-en egin du eta hurrengo urtean Fabrikazioo espezializazio duala egiten jarraituko du.
  • Nicole Tinoco García, zaldibardarra, goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikaslea. Duala HRE Hidraulic-en egin du eta hurrengo urtean ingeniaritza ikasketak egingo ditu.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak biziki eskertu nahi du 23 IMHSARIEN enpresa BABESLE eta KOLABORATZAILEEN parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!

 

IMH-SARIAK-ENPRESAK.jpg 

Enpresa babesleak

 

DANOBATGROUP, HOFFMANN GROUP, KORTA S.A.

Enpresa kolaboratzaileak: