STEAM programak

Magnet Erakarri Proiektua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako proiektu pilotua da, non Elgoibarko (Gipuzkoako) Herri Eskola, Arabako Angel Ganivet eta Barrutia Herri Ikastetxeak eta Bizkaiko Basurtu Eskolak parte hartzen duten eta bakoitzak bazkide teknologiko bat aukeratzen duen proiektua garatzeko.

Herri Eskolaren proiektukide teknologikoa IMH da.eta proiektuaren helburua IMHren laguntzarekin Herri Eskolako ikasleengan zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatzea izango da. Zientzia, teknologia, matematika eta ingeniaritza gaiak uztartuz, oinarrizko eta zeharkako konpetentziak garatuko dituzte.