STEAM programak

STEAM ACTIVE proiektua

  • Ikusi proiektua Erasmus+ atalean

STEAM SARE proiektua

STEAMsare Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasqueren laguntzarekin sortutako programa bat da. Innobasquek eskola, enpresa eta agente zientifiko-teknologikoen sare bat sortu du STEM eremuan bokazio eta asmo profesionalak prestatzeko, ikasleei arreta berezia eskainiz. IMHk sare horretan parte hartzen du eragile pilotu eta erakunde dinamizatzaile gisa.

Magnet Erakarri Proiektua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako proiektu pilotua da, non Elgoibarko (Gipuzkoako) Herri Eskola, Arabako Angel Ganivet eta Barrutia Herri Ikastetxeak eta Bizkaiko Basurtu Eskolak parte hartzen duten eta bakoitzak bazkide teknologiko bat aukeratzen duen proiektua garatzeko.

Herri Eskolaren proiektukide teknologikoa IMH da.eta proiektuaren helburua IMHren laguntzarekin Herri Eskolako ikasleengan zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatzea izango da. Zientzia, teknologia, matematika eta ingeniaritza gaiak uztartuz, oinarrizko eta zeharkako konpetentziak garatuko dituzte.

Elgoibar STEAM

Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, IMH Campusek hainbat jarduera garatzen ditu bertako haur eta gazteen artean industria-bokazioa sustatzeko, hainbat programaren bidez:

  • Elgoibar Ekiten: bertako industria, lanbide heziketa eta unibertsitatea gazte elgoibartar eta elgoibartarrengana hurbilduz.
  • Haurrentzako robotika-tailerrak.
  • Bizilabe Elgoibar Zientzia eta Teknologia Azoka.

STEAM Debabarrena Foroa

IMH Campusek Debabarrena eskualdean STEAM bokazioak sustatzen dituen foro honetan parte hartzen du.

Abian azoka

Debabarreneko Lanbide Heziketako Azoka, Lanbide Heziketako zortzi ikasletxeek, IMH Campus barne, Debegesa eta eskualdeko 8 udalek sustatzen dute elkarlanean, eskualdeko hainbat enpresa eta erakunderen babesarekin: S.D. Eibar Fundazioa, BPTD, enpresak eta finantza-erakundeak. Bi urtean behin egiten da, eta eskualdeko industria- eta prestakuntza-jarduerari buruzko informazioa gerturatzen du, bai eskualdeko DBHko 3-4 eta  1-2 batxilergoko ikasle eta ikastetxeetako orientazio-langileei.