YML jardunaldia: Zer da makina-erremintaren sektoreari aplikatutako industria 4.0?

Sarrera

Young Manufacturing Leaders (YML) ekimen irekia da, ibilbide profesionala fabrikazio aurreratuaren sektorean garatu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko ikasle, langile gazte eta profesionalentzat.

Gazteek sare honen bidez fabrikazioaren funtsezko eragileekin konektatu ahal izango dute, beren trebetasunak sektorearen beharrekin lerrokatu eta industriarekin lotutako ekitaldietan parte hartu, aldaketa-eragile izateko, fabrikazio jasangarria oinarri hartuta.

YML-ren muina, dinamizatzaileak, "CityHub" sortu berriak dira eta Euskal taldeak bere lehen ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaitu!

Ekitaldiaren helburua

YMLBasqueCityHub abiatu eta bere lehen ekimenaren bidez fabrikazio aurreratuan interesa duten gazteak konektatzen hasi.

Saioaren egitaraua

Modu erakagarri batean hizlariak azalduko digu:

  • Industriaren bilakaera gaur egunera arte
  • Egun dauden teknologiak eta horiek gure egunerokoan duten presentzia
  • Aurrerapen teknologikoek gizartean duten eragina.

Ordutegia

  • 18:00-19:00

Hizlaria

  • Beñat Gallastegi, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakaslea eta Lantegi Digital arloaren arduraduna.

 

izena EMAN NAHI DUT

 

 

  • Noiz 2020/12/17 18:00 - 19:00"
  • Non ONLINE eta PRESENTZIALA
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal