GALLASTEGI ZELAIA-ZUGADI Beñat

Prestakuntza akademikoa: 

  • Bigarren Hezkuntzako masterra
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

Helbide elektronikoa: 

gallastegi@imh.eus

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Produktu Elektronikoen Garapeneko goi-mailako teknikaria Iurretako LHIIn, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduduna Euskal Herriko Unibertsitatean, Ingeniaritza Aeronautikoko tituluduna (Higher National Certificate in Aeronautical Engineering) Glyndwr-eko Unibertsitatean (Gales), eta Bigarren Hezkuntzako masterduna Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. Irakaslea da Txandakako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa), Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan. Irakasgai hauek ematen ari da edo eman ditu: Matematika (euskaraz), Matematika Aurreratua (euskaraz) eta Fabrikazioaren Automatizazioa. Halaber, gradu amaierako lanak zuzentzen ditu, eta irakasgai hauek eman ditu: Elektronika, eta Elektroteknia eta Automatismoak.