Prestakuntzarako 2012ko laguntza deialdia

2012/05/16 16:35:00 GMT+2
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 2012ko prestakurantzarako laguntza deialdia onetsi du. Maiatzaren 8ko EHAA-an enpreseentzat ekintza estrategikoak eta langileei zuzendutako eskaintza argitaratu dira. Diagnostikoak eta Laguntza-Akonpainamenduei dagozkien deialdiak, Maiatzaren 15ean, EHAAan, argitaratuko direla aurreikusten da.

Hauek dira jardun-lerroak:

 

EAEko enpresek prestakuntza-premiak antzemateko diagnosiak egiteko diru-laguntzen deialdia.
Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna

EAEko enpresek programatutako izaera estrategikoko etengabeko prestakuntzako ekintzak garatzeko laguntzetarako deialdia, enpresa horietako langileen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera.

EAEko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia.  Eskaera Prestakuntza Erakundeek eta Unibertsitateek, Enpresa Erakundeek eta Sindikatuek, Kooperatiba eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek egin ditzakete.

Ikerlanak egiteko, produktu eta tresna berritzaileak garatzea eta enpresa eta langileei, lanbide-heziketa eta - mugikortasuneko aukerei buruzko, nahiz lanbide-gaitasunak bideratzen dituzten enplegurako lanbideheziketako ekintzetarako sarbide ezberdinei buruzko informazioa, laguntza eta orientazioa emateko dirulaguntzak.