Babes- eta laguntza-ekintzak egiteko laguntzak.
Laguntzak ondorengo ekintzetarako dira:
- Enplegurako lanbide-heziketa sustatu eta hedatzeko.
- Informazio- eta orientazio-zerbitzu integratuak enplegurako lanbideheziketan esperimentatzeko.
- Berrikuntza-ekintzak prestakuntza- prozesuetan, -produktuetan eta -tresnetan egiteko.
- Eredu berriaren esparruan, prestakuntza, kualifikazio eta enpresagarapeneko foroak sortzeko.
- Zeharkako eta sektore anitzeko azterlanak egiteko.
EAEko enpresa, erakunde eta antolakundeak izan ahalko dira dirulaguntzen eskatzaile eta onuradun, beren helburuetako bat enplegurako lanbide-heziketari lotutako jardueren garapena bada.
Diruz lagundutako ekintzak egiteko epea 2012ko irailaren 14an amaituko da.
Deialdiko testua ikustea nahi baduzu, sakatu hemen: