BERRIGUNE maiatzean. Birziklatzeari buruzko balizko negozio-ideiak

2013/05/07 00:00:00 GMT+2
Proiektu eta nahiei ibilbidea emateko doako topagune honetan, maiatzaren 14, 16, 21 eta 23 Birziklatzearen gaia lantzeko pertsona zein enpresa interesatuek eman dezakete izena.

BERRIGUNE: SORMENA ETA EKINTZAILETZA SUSTATZEKO TOPAGUNEA
pertsona zein enpresentzat


“BIRZIKLATZEA”
APIRILAren 14, 16, 21 eta 23an
09:00-11:00 bitartean IMHn

Izena emateko (doan): IMHko 943744132 telefonoan imh[abildua]imh.es helbidean edo www.imh.es webgunean

BIRZIKLATZEA

Pasa den mendeko hirurogeita hamarkadaren ondoren, eta aurrerapen teknologikoak eragindako ekoizpen ugariaren ondorioz datorkigu birziklatzearen beharra.
Sortutako hondakinak ezabatzeko beharra, ozono geruzaren hondatzea eta ingurumenaren inguruko kezkek behar hau gorpuzten joan zaigu.

Gaur arte ez dugu inoiz izan horrenbeste informazio hainbat materialeen inguruan, eta orain ditugun hainbeste sentiberatze kanpainarik ez da aurretik ezagutu. Hala ere, erronka teknologiko zein gizarte mailakoak dakartzan gaia da, eta puri-purian dagoena.

BERRIGUNEn birziklatzearekin zerikusia duten alderdi guztiak birpasatuko ditugu, indarrean dagoen araudiarekin hasi, egun kontutan hartutako hondakinen birziklatze maila ezberdinen analisia eginez ondoren; birziklatzearen bideragarritasun ekonomikoa eta ekar dezakeen balizko aurrezpen energetikoa, bere etapak, hondakinen sailkapen orokorra, birziklatzearen egoera eta aurreikuspenak Europan, estatu mailako enpresagintzaren aktualitatea eta erabiltzen den teknologia; eta bitxikeri bezala, plastikozko tapoien biltze selektiboaren zergatia ezagutzeraino.

BERRIGUNEren filosofiarekin bat, negozio balizko ideiak izan daitezkeen maila globaleko eta bertako hurbileko erronkak identifikatuko dira.

 

Berriguneren ekaina eta uztaileko saioak...