BERRIGUNE: hiru saio berri birziklatzea, osasuna eta hirugarren adinaren inguruan

2013/04/28 23:00:00 GMT+1
Pertsona kualifikatuak eta enpresak elkartzen dituen topaguneak dei egiten die pertsona (langabetu edo ez) eta enpresei maiatza, ekaina eta uztaileko gaiak aukeratu eta parte hartzeko.

BERRIGUNE IMH, AFM eta Debegesak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako topagunea da. Gune honetan elkartzen dira batetik egun negozio aukera berriak hausnartu nahi dituzten ala enpresa berriak abiatzeko asmorik duten pertsona erabat kualifikatuak; eta bestetik, etorkizuna duten sektoreetako aukerak esploratu nahi dituzten enpresak, edo eta haien jardueretan alternatiba potentzialak baliatu edo integratu nahi dituztenak.

BERRIGUNEk dagoeneko ibilibidearen erdia egin du, eta otsaila, martxoan eta apirilean aurrezpen energetikoa, energia ekoizpena eta ekodiseinuaren gaiak landu dituzte.

Izena emateko bigarren epea ireki dugu, beste hiru gai hauek lantzeko:

  • Maiatza: “Birziklatzea. Egunak”:  14, 16, 21, 23
  • Ekaina: “Osasuna”. Egunak: 11, 13, 18, 20
  • Uztaila: “Hirugarren Adina: 9, 11, 16, 18


Bileren egutegia: Astearte eta ostegunak
Ordutegia: 9:00etatik 11:00ak arte
Tokia: Elgoibarko IMHn

Interesatuek izena eta interesa duen gaia adierazi diezaiokete Leire Alberdiri edo Eider Iriondori 943744132 telefonoan, imh[abildua]imh.es helbide elektronikoan edo atal hau osatuz...

Ikusi hemen BERRIGUNEren eskuorria...