Berrigune: Sormena eta ekintzailetza sustatzeko topagunea

2013/01/21 01:00:00 GMT+2
Parte hartzeko interesa duten pertsona zein enpresek izena eman dezakete otsailaren 11 baino lehen

Eskuorria pdf-n ikusteko...

Izena emateko (otsailaren 11, goizeko 12.00ak baino lehen): Leire Alberdiri edo Eider Iriondori 943744132 telefonoan edo imh[abildua]imh.es

IMHk AFMk eta Debegesak elkarlanean BERRIGUNE ekimena abiatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuaren babesarekin.

Zer da BERRIGUNE?

Doako topagunea, pertsona zein enpresetan dauden proiektu eta nahiei ibilbidea emateko, bai aurrezpen energetikoan, nanomaterialetan, energia ekoizpenean, osasungintzan edo ekodiseinua  bezalako arlotan.

Sei hilabeteren epean 6 gai proposatuko dira, hileko bat, dagokion lantaldearekin. Gai bakoitza besteetatik independentea da. Gai bakoitzeko gutxienez 2 eta gehienez 4 bilera proposatzen dira, asteko 2 bilera izanik, ondorengo lan eskema jarraituz:

  • Parte hartzeko interesa duten pertsona zein enpresek aurrez gaiari buruzko txosten dokumentala jasoko dute, informazio zabalagoa izateko.
  • Aurrez-aurreko lan saio baten helburua izango da landu beharreko ikuspegi eta puntu interesgarriak detektatzea (gabeziak, aukerak...)
  • Bigarren saioan, sormen erremintak aplikatuz, balizko soluzioak ekarriko dituzten ideiak bilatuko dira.
  • 3. eta 4. saioan ideiak proiektutan eraldatu arte landuko dira. Negozio planak, analisia, egitura, etab.

 

Doako izen-ematea:

  • Interesa duten pertsona zein enpresek gai zehatz baten edo sei hileko ziklo osoan eman dezakete izena.
  • Interesatuek izena eta interesa duen gaia adierazi diezaiokete Leire Alberdiri edo Eider Iriondori 943744132 telefonoan edo imh[abildua]imh.es helbidean otsailaren 7a baino lehen.
  • Plaza kopurua mugatua da, beraz, izen-emate ordenaz gain, kontuan hartuko da izena eman dutenen prestakuntza edo eta esperientzia, eta horretarako datuak eskatuko dira.  Gai bakoitza hasi baino astebete lehenago baieztatuko da plaza.


Gaia eta egutegia
Proposatuko diren gaiak ondorengoetatik 6 izango dira:

  • Aurrezpen energetikoa
  • Energia ekoizpena
  • Nanomaterialeen erabilerak
  • Hirugarren adina
  • Osasuna
  • Mugikortasuna
  • Birziklatzea
  • Makina-erremintaren ekodiseinua

Egutegia lehen hiru gaietan bakarrik definitu da. Ondorengo hirurak izena eman dutenen arabera hautatu eta jakin araziko dira.

  • Otsaila: “Aurrezpen energetikoa". Egunak: 11, 13, 18, 20. Tokia: Makina-Erremintaren Institutua (IMH, Elgoibar)
  • Martxoa: “Energiaren ekoizpena”. Egunak: 11, 13, 18, 20. Tokia: Debegesa (Eibar)
  • Apirila: “Makina-erremintaren ekodiseinua”.  Egunak: 15, 17, 22, 24. Tokia: IMH (Elgoibar)


Bileren egutegia: Astelehen eta asteazkenak
Ordutegia: 15:00etatik 17:00ak arte
Tokia: Elgoibarko IMHn eta EibarkoDebegesan