Berdintasun Txokoa eta berripapera
🟣 Berdintasun Txokoaren Berripaperean jaso ditugu IMHko Berdintasun Txokoaren sorrera eta lehen bileran adostutako ondorioak, azaroaren 25earen inguruko gaiak, eta interesgarriak iruditzen zaizkigun ikus-entzunezkoak eta irakurgaiak.
🌟 Nabarmendu nahi dugu Berdintasun txokoaren lehen ikasle eta langileen topaketa: espazio ireki eta aberasgarria izanik, hausnarketa interesgarriak sortu ziren:
🗣️ Saioan zehar, feminismotik haratago joateko beharra azpimarratu genuen, gure eguneroko bizitzan zaurgarriago bihurtzen gaituzten faktoreak kontuan hartuz eta ditugun pribilegioei buruzko hausnarketa eginez. 💭⚖️
🌈 Ildo horretan, transfeminismorantz pausoak ematearen garrantzia nabarmendu zen, begirada zabalago eta inklusiboago batetik berdintasuna lantzeko.
🤝 Amaitzeko, hurrengo saiorako proposamen bateratu bat adostu genuen: partaide bakoitzak bere egunerokoan bizi izan dituen, gutxietsita sentiarazi gaituzten egoerak jasotzea eta ekartzea, horien inguruan elkarrekin hausnartu eta ikasteko. 📝🔍
- Berdintasun Berripapera ikusi nahi baduzu, hemen esteka
- Sartu Berdintasun gunera