Berdintasun Txokoa eta berripapera

2025/12/18 11:25:00 GMT+1
Hona hemen urte amaierarako gure ekarpena: Berdintasun Berripapera kaleratu dugu estreinakoz, gaiaren inguruan IMH Campus-en bizi ditugun ekintzen berri emateko.

🟣 Berdintasun Txokoaren Berripaperean jaso ditugu IMHko Berdintasun Txokoaren sorrera eta lehen bileran adostutako ondorioak, azaroaren 25earen inguruko gaiak, eta interesgarriak iruditzen zaizkigun ikus-entzunezkoak eta irakurgaiak.

🌟 Nabarmendu nahi dugu Berdintasun txokoaren lehen ikasle eta langileen topaketa: espazio ireki eta aberasgarria izanik, hausnarketa interesgarriak sortu ziren:

🗣️ Saioan zehar, feminismotik haratago joateko beharra azpimarratu genuen, gure eguneroko bizitzan zaurgarriago bihurtzen gaituzten faktoreak kontuan hartuz eta ditugun pribilegioei buruzko hausnarketa eginez. 💭⚖️

🌈 Ildo horretan, transfeminismorantz pausoak ematearen garrantzia nabarmendu zen, begirada zabalago eta inklusiboago batetik berdintasuna lantzeko.

🤝 Amaitzeko, hurrengo saiorako proposamen bateratu bat adostu genuen: partaide bakoitzak bere egunerokoan bizi izan dituen, gutxietsita sentiarazi gaituzten egoerak jasotzea eta ekartzea, horien inguruan elkarrekin hausnartu eta ikasteko. 📝🔍