2014-2015 ikasturte hasiera Heziketa Ziklo eta Ingeniaritza Dualarentzat

2014/09/07 23:00:00 GMT+1
Martxan da gaurtik aurrera ikasturte berria. Aurten ETHAZI - etekin handiko metodologia berritzailea goi mailako ziklo guztietara zabalduko da.

Lanbide Heziketako Heziketa Zikloentzako ikasturte berriaren aurkezpen ofiziala gaur egin dugu IMHn goizeko 8etan 1. mailako ikasleekin. Guztira 14 talde eta 236 ikasle ditugu: Goi-mailako zikloetan fabrikazio mekanikoko diseinua, produkzioaren programazioa eta mekatronika industriala eta erdi mailan mekanizazioa eta mantentze elektromekanikoa. Goi mailako ikasleetatik 26k eredu Dualean egingo dute prestakuntza.

IMHn aurten ETHAZI etekin handiko heziketa zikloen metodologia berritzailea goi-mailako ziklo guztietan zabalduko da. Ingelesaren kasuan, goi-mailako zikloetan ingeleseko eskolak arratsaldez emango dira, Eusko Jaurlaritzak lagundutako eleanitz errefortzuaren programaren bidez.

Bestalde, Ingeniaritza Dualari dagokionean matrikulatu diren 1. mailako 50 ikasleek irailaren 15ean hasiko dute ikasturte berria, harrera astearekin. Aurtengoa 19. promozioa da, Graduko hirugarrena.