IMHko lanbide heziketako zikloen ikasturte berria

2010/09/07 23:00:00 GMT+1
Zikloetako lehen mailakoentzat aurkezpen ofiziala atzo burutu zen. Ingeniaritzako lehen mailakoek irailaren 13an ekingo diote ikasturteari

Irailaren 8an ongi-etorri ekitaldia izan zuten Heziketa Zikloetako lehen mailako 113 ikasle berriek. Bigarren mailan 102 ikaslek astelehenean hasi zuten ikasturte ofiziala eta azkenik Ikasi eta Lan ereduan hirugarren maila ikasten ari diren 25 ikaslek gaur berrekingo diete eskolei. Guztira beraz 240 lagunek ikasiko dituzte heziketa zikloak Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.

Azken urteetako joerarekin jarraituz, muntaia (Industri Ekipoen Mantenimendua) da ikasle gehien erakartzen duen espezialitatea. Bestalde, ikasle Elgoibartarrak %18a dira (43 lagun) eta ikasle emakumezkoa %4, 12 lagun alegia. IMHn dagoeneko goi-mailako bi ziklo dira berrituta emango ditugunak: Fabrikazio mekanikoko Diseinua (lehen Proiektu Mekanikoen Garapena zena) eta Fabrikazio mekanikoko Produkzioaren Programazioa (lehen Mekanizazio Bidezko Produkzioa zena).

Bestalde, gogoratu Txandakako IMH Ingeniaritzaren 1. mailako ikasleak irailaren 13an abiatuko dutela kurtsoa hilabeteko prestakuntza trinko batekin eta enpresetan urriaren 13tik aurrera hasiko dira lanean. Bigarren mailakoek atzerriko misioan dihardute orain, hau da 12 astez atzerriko enpresa batean lanean eta hirugarren mailako ikasleek karrera amaierako proiektua urrian aurkeztuko dute. Bitartean lanean eta ikasten dihardute (3 egun lanean, 2 eskolan). Guztira Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzak 100 ikasle inguru prestatzen ditu.