Langileak eskatu genituen eta pertsonak etorri ziren: Gaitu ditzagun pertsonak, pertsona bezala eta teknikoki.

2010/04/29 00:00:00 GMT+2
Esaldi honekin bat egin dute gaur Elgoibarko IMHn inmigrazioaren 3. jardunaldiaren inguruan elkartu diren erakunde, enpresa eta ikastetxeetako ordezkariak eta eragileen koordinazio eta komunikazio beharra azpimarratu dute.

Kulturartekotasuna barneratu eta honi buruzko ezagutza sakontzeko  beharra eta horrez gain, etorkinen eta baztertzeko arriskua jasatzen duten pertsonekin lanean diharduten gizarte eragile desberdinen ahalegina bateratzeko beharra azpimarratu dute apirilaren 29an Elgoibarko IMHn burutu den inmigrazioa eta enpresari buruzko 3. jardunaldian.

IMHk antolatu duen jardunaldiak alderdi berritzaileak landu nahi izan ditu, hau da, helburu integratzailea, egun krisiaren eta inmigrazioaren errealitatearen aurrean, gai hauetan dabiltzan gizarte eragile guztien kolaborazioa bilatu nahian. Horretarako, jardunaldiak IKTak erabili ditu eta bera bideostreaming bidez eman da zuzenean eta solasaldirako aukera ere eskaini da, eta ondorioz Euskaditik kanpoko jarraitzaileak ere izan ditu jardunaldiak, guztira 30 inguru, aretoan zeudenez gain.

Eusko Jaurlaritzako Innmigrazio Zuzendaritzaren ildo berriak, Eibarko Gizarte Zerbitzuetako ibilbidea, Erresuma Batuko NIACEko kulturartekotasunari buruzko esperientzia eta azkenik Armeria Eskola eta IMHn* garatzen ari diren esperientzien berri jaso ditugu gaur goizean.

Hitzaldiak eta interbentzioak webean daude eskura eta egun batzuk barru hitzaldien bideoak ere ipiniko dira webean.

Langileak eskatu genituen eta pertsonak etorri ziren” esaldia Suitzako Max Frisch arkitektu,nobelagile eta dramaturgoak esan zuen, eta ondo adierazten du langile hitzaren atzetik dagoen esanahi hotza eta pertsona hitzak adierazi nahi duen bizitzaren testuinguru konplexu eta aberatsa.

(*) IMHk www.inmigramek.com plataforma / www.zerikasi.com ataria / www.imh.es webeko gaitasunak garatzen atala eta garapen pertsonala eta enplegu orientazioari buruzko ikastaroaren berri eman du.