Talentua, ekintzailetza eta industria: IMH Campus - Uptek VI. topaketa
- https://www.imh.eus/eu/imh/komunikazioa/jardunaldiak/talentua-ekintzailetza-eta-industria-imh-campus-uptek-vi-topaketa
- Talentua, ekintzailetza eta industria: IMH Campus - Uptek VI. topaketa
- 2025-12-11T09:00:00+01:00
- 2025-12-11T10:00:00+01:00
IMH CAMPUSek eta UPTEKek antolatutako TALENTUA, EKINTZAILETZA ETA INDUSTRIA FOROAREN edizio berria egingo dugu formatu presentzialean.
Aukezpena
Ikasleen, industria-startupetako pertsonen eta ekintzaileen arduradunen arteko topaketa izango da, talentuak enpresa-berrikuntza eta -hazkundea nola bultzatzen dituen, pentsamolde ekintzailea sustatzeko ikuspegiak eta ekimenak, eta industriak eskatzen dituen ezagutza eta gaitasun teknologikoak aztertzeko.
Solasaldi interesgarria ikasle eta irakasleentzat, talentua kudeatzeko profesionalentzat, ekintzaileentzat eta talentu hori lortu nahi dutenentzat, industria-sektoreetako profesionalentzat eta, oro har, hiru erpin hauetan interesa duen edonorentzat: talentua, ekintzailetza eta industria.
Horrez gain, IMH Campus 2024/2025 industria-ekintzailetzako proiektu onenaren sari banaketa egingo dugu ekitaldian.
Egitaraua
-
Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena. IMH Campus eta Uptek fabrikazaileen startup elkartea.
-
Elgoibarko Udalaren agurra.
-
IMH Campus 2024/2025 industria-ekintzailetzako proiektu onenaren sari banaketa. Roberto Altzerreka.
-
Mahai ingurua: Barne ekintzailetza industriala.
-
Amaia de Castro, Bronymec Fabrikazio Aditiboko aditua. Bronymec enpresan barne-ekintzailetzaren esperientzia.
-
Aitor Zubiaurre, IMH Campuseko Fabrikazio digitalaren aditua. Ikusmen Artifizialaren barne-ekintzailetzaren esperientzia.
-
-
David Oyarzun, NUAVISeko fundatzaile, CEO eta Uptek-eko presidentea.
-
Moderatzailea: AFM-Uptek. Sara Caballero.
Doako sarrera, lekua bete arte.
- Noiz 2025/12/11 09:00 - 10:00"
- Non Elgoibar, Herriko Antzokia
- Kontaktu izena Edurne Bilbao
- Kontaktu telefonoa +34943744132
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal