Talentua, ekintzailetza eta industria IMH Campus-Uptek V. topaketa

IMH CAMPUSek eta UPTEKek antolatutako TALENTUA, EKINTZAILETZA ETA INDUSTRIA FOROAREN edizio berria egingo dugu formatu presentzialean.

Aukezpena

Ikasleen, industria-startupetako pertsonen eta ekintzaileen arduradunen arteko topaketa izango da, talentuak enpresa-berrikuntza eta -hazkundea nola bultzatzen dituen, pentsamolde ekintzailea sustatzeko ikuspegiak eta ekimenak, eta industriak eskatzen dituen ezagutza eta gaitasun teknologikoak aztertzeko.

Solasaldi interesgarria ikasle eta irakasleentzat, talentua kudeatzeko profesionalentzat, ekintzaileentzat eta talentu hori lortu nahi dutenentzat, industria-sektoreetako profesionalentzat eta, oro har, hiru erpin hauetan interesa duen edonorentzat: talentua, ekintzailetza eta industria.

Horrez gain, IMH Campus 2023/2024 industria-ekintzailetzako proiektu onenaren sari banaketa egingo dugu ekitaldian.

Egitaraua

  • Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Edurne Iturbe, Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendaria.

  • Elgoibarko Udalaren agurra. Jon Zubiaurre, alkate ordea.

  • IMH Campus 2023/2024 industria-ekintzailetzako proiektu onenaren sari banaketa. Roberto Altzerreka.

  • Mahai ingurua: Etorkizuneko fabrikazio-teknologiak, fabrikazio aditiboa.

    • IMH Campus: Xabier Cearsolo, Fabrikazio Aditiboko arduraduna.

    • AFM Cluster: Naiara Zubizarreta, Addimat Fabrikazio Aditiboko eta STECH elkarteetako arduraduna.

    • Ikasle-enpresa ordezkariak:

      • Loreto Alcibar, Fabrikazio Aditiboko unibertsitate espezializazioko ikasle ohia, ADDIMENeko diseinu-ingeniaria.

      • Jaime Herrero, Berrikuntza Ingeniaritzako ikasle ohia, MAUSA 3Dko teknologia eta materialeen arduraduna.

    • Moderatzailea: Jon Núñez, Uptek fabrikazioaren startup elkartea.

Doako sarrera, lekua bete arte.

 

Ikusi aurrekoak

  • Noiz 2024/12/12 10:30 - 12:00"
  • Non Elgoibarko Herriko Antzokia
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal