Guneka Ardatz proiektua aurkeztu da IMHn

2004/10/21 00:00:00 GMT+2
Incress, Makina Erremintaren aholkulari taldeak parte hartzen du Tknikak abiatu duen proiektuan

Guneka-Ardatz ezarriko den Lanbide Heziketako 6 ikastetxeei aurkeztu zaie: Mendizabala, Construcción Vitoria, Emilio Campuzano, Fadura, Armeria Eskola eta Elgoibarko Institutua.

Lehen fasean, sei ikastetxeek kalitatea kudeatzeko sistema ezarri dute, EFQM autoebaluazioak egin ondoren. Bigarren fasean etengabeko hobekuntza eta berrikuntzan jarraitzeko asmoz, ezagutzaren eta pertsonen gaitasunen kudeaketa egingo dute, informazio eta komunikazioaren teknologia berriak medio, honela, pertsonek ardurak bereganatzeko gai izan daitezen erraztuz, e.a.

Guneka-Ardatz bigarren fasean sartzen da ondorengo helburuekin: minieskola eran antolatutako eredua ezarri (GUNEKA), Gaitasunen Mapa landu eta irakasleen autoebaluazioa garatu (ARDATZ) eta Intraneta garatu eta sustatu (Kaioa-SAREGUNE), Alorguneri (*)dagokion arloetan. Lanbide Heziketak badu jada eskarmentua proiektu honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko R5 ikastetxeetan ezarrita bait dago (Usurbil, Bergara, Bidasoa, Tolosa eta IMH). Hauekin lortutako praktika onek sei ikastetxe berriei eredutzat balioko die.

(*)Alorgune: Alorgunea, tradizioz Lanbide Heziketako Ikastetxeko Irakasleen Departamentua, GUNEKA proiektu berriaren arabera, ikastetxeko minieskola bezala eratzen da. Departamentuko Burua, Alorguneko kudeatzaile bihurtzen da, eta proiektuen arabera lan egingo du, adibidez, arloaren ezagutzari buruzkoak Intraneta erabiliz, Saregune, eta irakasleen gaitasunei buruzkoak, Ardatz aplikazio informatikoa erabiliz.