Lanbide Heziketako ikasleen esperientziak: Leire Conde
Nor da Leire?
Leire Conde naiz, Eibartarra eta 17 urte ditut,Mekanizazioko erdi mailako zikloa ikasten ari naiz eta nire afizioak Eskubaloia eta bidaiatzea dira.
Zergatik aukeratu zenuen IMH zure ikasketak egiteko?
IMH aukeratzeko arrazoietako bat nire aitak bertan ikasi izana da; gainera, berak beti esan izan dit fama handiko ikastetxea dela.
Zein da zure iritzia orain arte IMH-n ikasi eta bizi izan duzun esperientziari buruz?
Orain arte nire esperientzia oso ona izaten ari da IMHn. Gauza asko ikasten ari naiz, bai teorian eta bai praktikan. Oraindik ez dut duala egin, baina etorkizunean aukera izatea gustatuko litzaidake, lan mundua gertutik ezagutzeko eta esperientzia hartzeko.
Parte hartu duzu Erasmus praktiketan? Zer da gehien gustatu zitzaizuna?
Bai, oraintxe bertan Erasmus batean nago, Osijeken, Kroazian. Esperientzia oso polita izaten ari da, beste herrialde bateko kultura eta ohiturak ezagutzen ari naizelako. Gainera, jende berria ezagutzeko eta nire kabuz moldatzen ikasteko aukera ematen dit. Gehien gustatzen ari zaidana hemen bizi dudan esperientzia berria eta ikasten ari naizen guztia da.
Esan ahal diguzu zein den IMHn ikasten pasatako garaitik gehien gustatu zaizuna?
Ikaskideekin ondo moldatzen naiz, irakasleek asko laguntzen dute, eta tailerretan praktikak egitea asko gustatzen zait.
Zein asmo duzu datorren urterako? Zerbait ikasten jarraituko duzu? Lanean hasteko asmoa duzu?
Datorren urtean ikasten jarraitu nahi dut eta diseinuko goi mailako zikloa egitea gustatuko litzaidake. Geroago, lanean hasi eta esperientzia hartzea ere bai.
Zer esango zenioke zurea moduko zikloak ikasteko zalantzan dagoen pertsona bati?
Animatzeko esango nioke, aukera oso ona delako. Asko ikasten da, praktika asko egiten dira, eta etorkizunerako irteera onak ditu. Gainera, gustuko baduzu, oso esperientzia polita da.
Mila esker, Leire!
HEZIKETA ZIKLOETARAKO aurrematrikulak: Maiatzaren 22ra arte.