Proiektu sarituak

Bultz-e proiektua (2018ko irabazlea)

BULTZ-e proiektuaren bidez trailerrentzako sistema berritzailea ekoiztuko dute efizientzia eta segurtasun handiagoa emango diena.BULTZ-e proiektuaren talde sustatzaileko partaideak dira Igor Aguirre eta Eñaut Eizagirre IMHko ikasle ohiak. Heziketa zikloa ikasi zuten, ikasi eta lan-eko (eredu dualaren) lehen promozioko ikasleak izanik. Igorrek Ingeniaritza Duala ikasten jarraitu zuen eta Eñautek, krisi garai hartan, familiko kamioi gidari lanetan sartzea erabaki zuen. Lagunak izanik elkarrekin partekatu dituzte ideiak eta arazoak eta azkenik sistema berritzaile hau bururatu eta proiektu bezala aurkeztea erabaki zuten.

Mataderen exekuzio eraginkor eta iraunkorra (2017ko irabazlea)

eOntzia KEYWAY proiektuak mataderak (txabeteroak) egiteko sistema eraginkorrago bat proposatzen du, kalidade hobea denbora gutxiagotan lortuz. Txabeteroak egiteko makinak badaude baina ekoizpena edo artisau eran egiten da edo elektrohigaduraren bidez prozesu luzea da. Proiektu honetan makina bat egokitu da eta lehen fasean prozesua azkartzea lortu da kalitate onarekin. Helburua da kalitea oraindik ere gehiago hobetu eta prozesua iraunkortzea.

eOntzia (2016ko irabazlea)

eOntzia hondakinen kontrol sistema bat da. Denbora errealean, beste gauza batzuen artean, edukiontzi bakoitzaren betetze maila eta kokagunea adierazten digu, eta baita hiri edo udalerriako inguru bakoitzean sortzen doan hondakinen bolumena kontrolatu daiteke, ondorengo bilketa egiteko.
Proiektu honen helburua da edukiontziak monitorizatzea, bilketa eraginkorra egiteko, eguneroko bilketa egiten ez den herrietan jasotako datuen arabera ibilbideak plangintzatu ahal izateko, hau da, beharrezkoa denean bakarrik joan eta biltzea  (erregaiaren kostua eta isurketak aurreztuz), edo zabor asko sortzen den puntu beltzak kontrolatu ahal izatea.

Bizikletentzako transmisioa (2015ko irabazlea)

Produktu honentzako beharrezkoak diren zati delikatuen mekanizazioaren erronka zaila lortu dugu. Gaur egunean ekoizpen sistemaren ikerketa amaitzen ari da  eta honek fabrikazio handiago eta eraginkorragoa ahalbideratuko du.
Talde sustatzailearen parte hartzea proiektuan erabatekoa izan da, beraz, proiektu honek aurrerapen egokia izan du.

Addmetal (lanbide heziketako proiektu onena. 2015 irabazlea)

Ekintzaile, Eusko jaurlaritzaren programan arrakastaz aurkeztu da.
Lehenengo urratsetan plastikozko injekzio moldeetako zati zehatzei errendimendua zelan atera aztertu da.
Une honetan plastikozko injekzio-molde baten prototipoa egiteko aukera eman digute eta  ahalegintzen ari gara horren fabrikazioa hasteko behar den makineria edukitzeko.
Sustatzailea den pertsona proiektu honetarako duen dedikazioa, fabrikazio gehigarriarekin lotutako beste ekintza batzuekin sinkronizatzen ari da.

Zuhaitzak inausteko makina automatiko aurreratua. (2014ko irabazlea)

Nahiko egitura sendo bat lortu ondoren, garapen ahalegin guztiak  zuzendu dira haririk gabeko komunikazio sistema urruneko sistemaren kudeaketarako.
Arduino teknologian oinarritutako sistema baten bidez orain posible da edozein telefono mugikorretik, urrunetik informazioa trukatzea, horretarako egindako aplikazio bat instalatzen.