Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondakinak kudeatzeko sistema adimentsua, TKgune lehiaketaren ideia industrial onena
Albisteak

Hondakinak kudeatzeko sistema adimentsua, TKgune lehiaketaren ideia industrial onena

2016/12/11
Mikel Diez errenteriarrak eta Krystof Kwiatkowski poloniarrak aurkeztutako eOntzia proiektuak irabazi du TKgune Fabrikazioa Gazteentzako Enpresa Industrialen 3. Ideia Lehiaketa.

"TKgune Fabrikazioa" Berrikuntza eta Teknologia Transferentziazko Sarea osatzen dugun Lanbide Heziketako Ikastetxeek, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketa antolatu dugu aurten, hirugarren urtez. Bederatzi egitasmo aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaiak eOntzia izeneko proiektua saritu du. Mikel Diez, La Salle Berrozpeko elektronikako ikasle ohiak eta Krystof Kwiatkowski, Zubiri Manteoko informatikako ikasle ohiak garatu eta aurkeztutako proiektua da eOntzia.

 

(Argazkia eta iturria, www.barren.eus)

Hondakinak kudeatzeko sistema adimentsua, TKgune lehiaketaren ideia industrial onena

TKgune enpresa industrialen ideia lehiaketaren 3. edizioko sarituak, Elgoibarko alkatea eta IMHko ordezkariekin