Banatu ditugu IMHko Heziketa Zikloko Diplomak eta IMH Sariak 2026

2026/06/17 11:09:00 GMT+2
24. IMH SARIEN atalean, ikasle ohi aipagarria Gorka Garate Rodrigo izan da; espezializazioko ikasle aipagarria Unai Aizpurua Juaristi; goi-mailako ikasle aipagarria Aitzol Arancibia Irastorza; erdi-mailako ikasle aipagarria Eriete Zubizarreta Goenaga; eta ikasle elgoibartar aipagarria Iker Benito Astigarraga. Enpresako jarraipen koaderno aipagarrien sariak Doha Saoune Hachmik eta Cristian Correa Ortegak jaso dituzte. Balioen saria, KORTA S.A. enpresak babestua, Jara Rico Morales, Doha Saoune Hachmi eta Mónica Herrera Arteagak jaso dute.

Lanbide Heziketako Graduazio Ekitaldia ospatu dugu ekainaren 11n, Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxaga, Lanbide Heziketako Plangintza zuzendari Nicolas Sagarzazu, AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendari Josu Riezu eta IMHko Lanbide Heziketako zuzendari Alaitz Bastidarekin batera.

Diplomen banaketaz gain, 24IMHSARIAK ere banatu ditugu:

Ikusi hemen 24IMHSARIAK (2026)

Eskerrik beroenak aurtengo edizioa posible egin duten enpresa babesleei:
DANOBATGROUP, Hoffmann Group, KORTA S.A., Talleres MYL eta Workinn Talent Hub for Industry.

Eta baita enpresa kolaboratzaileei ere:
AGME, Berkoa, Blum Novotest, Ecenarro, Fagor Automation, Iddtek, Ikasi, Industry Language Services, Laip, Mondragon Assembly, Ricoh, Samsic eta Politeknika Txorierri.

Zorionak ikasle guztiei, baita irakasleei, senideei eta bidelagun izan zareten enpresa guztiei ere, dagokizuen aldetik!