IMHren unibertsitate-esperientzia duala Dual-Dig proiektuan
Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolak (IMH Campus), EHUri atxikitako zentroak, Vigoko Unibertsitatea buru duen "Mundu digitalean prestakuntza-programa dualen praktiken tutorizazioa: erronkak, metodologiak eta jardunbide egokiak" (Dual-Dig) estatuko proiektuaren ordezkarien bisita jaso du.
Jardunaldiaren helburua IMHren esperientzia bertatik bertara ezagutzea izan da. Izan ere, IMH unibertsitate dualean aitzindaria da estatu mailan, eta 30 urte baino gehiagoan unibertsitateko prestakuntza dualeko programak ematen eta garatzen dihardu.
Horretarako, hainbat jarduera egin dira, besteak beste, Ingeniaritza Dualaren Eskolako arduradun akademikoekin bilera eta Zarautzen dagoen KSB Itur enpresako tutoretza-taldearekin — ikasleak eta enpresa-tutoreak — egindako topaketak.

Aldi berean, IMH Campuseko zuzendari nagusi Ixaka Egurbidek EHUren Donostiako instalazioetan egindako mintegian parte hartu du, "Unibertsitateko Prestakuntza Duala: inplikatutako ahotsetatik egindako analisia" izenburupean, eta Dual-Dig proiektuaren esparruan antolatua.
Jardunaldi horretan erakundeetako ordezkariak, irakasleak, ikasleak eta erakunde laguntzaileak bildu ziren, esperientziak partekatzeko eta prestakuntza dualaren metodologiei, jardunbide egokiei eta egungo eta etorkizuneko erronka estrategikoei buruz eztabaidatzeko.

Dual-Dig proiektua Estatuko Ikerketa Agentziak finantzatzen du eta FEDER funtsekin batera finantzatzen da. Proiektuaren helburu nagusia da Espainiako unibertsitatean programa dualen garapena aztertzea, arreta berezia jarriz tutorizazioan, baliabide digitalen aplikazioan eta esparru akademikoaren eta profesionalaren arteko lotura indartzean.
IMHtik oso positiboki baloratzen ditugu ezagutza trukea sustatzen duten eta mundu digitalaren erronketara egokitutako kalitatezko prestakuntza dualarekiko konpromisoa indartzen duten lankidetza-ekimen horiek.