RiverTech ELECTRONICS proiektua, 2025eko IMH Ideia Industrial Ekintzailea

2025/12/11 17:35:00 GMT+1
Barne-ekintzailetza landu dute IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolako ikasle sarituek.

RIVERTECH ELECTRONICS proiektuak ideia ekintzaile industrial onenaren IMH 2025 Saria irabazi du

Jon Garrido, Jon Holgado, Iker Mochales, Asier García, Pablo Gil eta Pablo Echaniz Berrikuntza Ingeniaritzako ikasleek osatutako taldeak Ekintzailetza, Talentu eta Industria Foroaren 2025eko Industria Ideia Ekintzailearen Saria lortu du, IMH Campusek eta UPTEKek antolatuta, eta Elgoibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Saria Elgoibarko dendetan erabiltzeko Elgoibarko Udalak emandako 300 euroko Txankakua bonuak izan dira. Zorionak!

Ikusi bideoan Ideia Industriala, ikasle sarituen eskutik: