BPTD Basque Precision Technology Discrict batzarra

2022/06/30 16:28:00 GMT+1
IMH Campusen izan ditugu urteko batzarrean BPTD bazkideak

Debabarreneko elkarteko BPTD bazkideok urteko batzarra egin dugu IMH Campusen, eta talentuaren lanketa eta formakuntza nola egiten dugun azaltzeko, gure Berrikuntza Gunea, Lantegia eta Fabrikazio Aditiboko Gunea bisitatu ditugu, amaiera Makina Erremintaren Museoan eginez.

IMH Campusek parte hartu du batzarreran, irekiera eginez eta BPTD-ko berrikuntza taldearen lana, dinamika eta emaitzak azalduz.

Eskerrik asko BPTDko koordinatzailea den Debegesari eta BPTDko kideei gure instalazioetan bilera egiteagatik eta bidez batez gure proiektuen berri emateko aukera emateagatik.

  • Sartu ondorengo estekan argazkiak ikusteko

  • BPTD Industria-sarearen lehiakortasuna hobetuz, Debabarreneko eskualdeko ekonomiaren hazkunde iraunkorra sustatzeko asmo garbia du ekimen honek. Besteak beste, doitasun-teknologien, 4.0 industriaren, robotikaren eta automatikaren alde egiten du. BPTD ri buruzko informazio gehiago