Museoko zine-foruma: pelikulan agertzen diren enpresak

2011/03/21 00:00:00 GMT+1
Hainbat enpresa agertuko dira martxoaren 23ko emanaldian, hauen artean Elgoibarko 1966ko Jarbe, Arriola, Izpe, eta Mupem, eta egun indarrean dauden Goiti, Soraluce, Juaristi, Sierras Sabi, Ibarmia, Mebusa, Ona Press eta Bilariz. Elgoibarko Txarriduna jatetxeak ere badu bere txokoa filmean.


Martxoaren 23rako antolatutako "Makina Erremintaren Industria eta Lanbide Heziketaren garrantzia" zine-forumak izan duen harrera ona ikusita, harrera Makina Erremintaren Museoan egingo dugu 17.00etan eta handik IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusira joango gara pelikula ikustera. Honela ez da toki arazorik egongo (Gogoratu nahi duena etor daitekeela zine-forumera)

Aurrerapen bezala hona hemen 23ko emanaldian ikusiko dugun pelikulan agertzen diren enpresen zerrenda:

 

Elgoibarko Udala, IMH, Meka eta Makina Erremintaren Museoarekin batera, 2011 urteko Elgoibarko Lanbide Heziketaren II Astearen barnean antolatutako ekitaldia