Zine-forumaren aurkezpena (bideoa du)

2011/03/17 01:00:00 GMT+2
Martxoaren 23n 1966 urteko "makina erremintaren gaurkotasuna" pelikularen inguruan aztertuko diren gaiak azaldu ditu Jesus Bilbao, Museoko I. zine-forumeko hizlari izango denak.

Elgoibarko Udala, IMH, Meka eta Makina Erremintaren Museoarekin batera, 2011ko otsaila, martxoa eta apirila bitartean burutzen ari den Elgoibarko Lanbide Heziketaren II Astea dela eta, datorren martxoaren 23an arratsaldeko 5etan eta Museoaren multimedia aretoan, izen ematea ikusita agian IMHko areto nagusian egingo litzake, Zine-Forum saio berezi bat burutuko da, gaitzat "Makina Erremintaren Industria eta Lanbide Heziketaren garrantzia" izango duena.

Ikusi hemen egitaraua...

Martxoaren 16an Zine-forum hau aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Pedro Ortuondo Makina Erremintaren Museoko Zuzendariak Jesus Bilbao Zine-Forumeko hizlariak. (Bideoa euskaraz eta gazteleraz dago):



Aurkezpen honetan aukeratutako zine-forum formatua zergaitik aukeratu den azaltzeaz gain, martxoaren 23ko saioan emango den 1966 urtean egin zen filma dokumentalaren balio handiari buruz hitz egin dute. Hizlariak xehetasunez aipatu ditu filman gertatzen diren hainbat anekdota, esaterako, sasoi hartan azaleratzen ari ziren enpresa Elgoibartar batzuk harrigarria izan arren zergaitik ez ote diren azaltzen, eta egun desargertuta dauden beste batzuk ordea bai, 1966 biurtekoan lanean agertzen diren Elgoibartar ezagunak, Txarriduna Jatetxea nola agertzen den eta bertan filmaren protagonista emakumezkoari gertatzen zaiona, etab.

Pelikula honek, hizlariaren esanetan, Makina Erremintaren industriarentzat balio dokumental handia du eta ondorioz Museoarentzat eta Elgoibarrentzat.

Hizlariaren ustetan, bistakoa da elkarren artean izan duten garrantzia bai Makina Erremintaren Industriak eta baita Lanbide Heziketak Elgoibarren bi jarduerek lortu duten mundu mailako lidergotasunean.  Guzti hau hizketagai izango da pelikula eman ostean.

Herritarrok gonbidatuta zaudete 23an Museora. Etortzekoa bazara deitu mesedez 943744132 telefonora edo webetik izena eman (jendearen arabera tokia finkatu beharko dugu eta).

 

Honi buruzko albiste gehiago: