IMH-MEKA Bosko Eguna
2024-2025ean Elgoibarko Lanbide Heziketak 125 urte bete zituela eta, IMH eta Meka ikastetxeok elkarrekin ospatu genuen lehen aldiz Bosko Eguna. Esperientzia ederra izan zen hura, eta aurten ere, ilusioz eta gogoz, berriz elkartu gara egun berezi hau ospatzeko.
Festa IMHn, Mekan eta Elgoibarko Maalako parkean egin dugu; Maalan izan dira jarduera gehienak: tortilla txapelketa, herri kirolak (sokatira, txokorrak, sako saltoka...), futbolin eta ping-pong txapelketak, playback saioa, txapa tailerra eta hainbat joko dibertigarri. Giro bikaina sortu dugu denon artean, eta 13:30ean, sari banaketarekin eta mokadu batekin amaitu dugu goiza.
Goizean zehar beste hainbat jarduera ere izan ditugu IMHko kantxan eta Mekako parkean, besteak beste, futbitoa, altxorraren bila eta zerra proba. Argazki txapelketa eta ospatu da, goizeko une gogoangarriak jasotzeko aukera izan dutelarik.
Elkarrekin ospatzeko Elgoibarko Lanbide Heziketako festa-egun borobila izan da.
