IMH Eguna - IMH eta MEKA

Iaz Elgoibarko Lanbide Heziketako 125. urteurrena dela eta Meka-k eta IMH-k  batera ospatu genuen Bosko Eguna. Esperientzia bikaina izan zenez, aurten ere elkarrekin ospatuko dugu.

IMH + MEKA egitaraua:

09:00-11:00 Futbitoa (finalaurdenak, finalaurrekoa eta finala). Gutxienez bost lagunek osatu behar dute taldea, gelako. IMHko kantxan
09:00-10:30 Altxorraren bila. Gehienez lau lagun gelako. Mekako parkean.
10:00-11:00 Zerra proba. Pertsona bat gelako (IMH kanpoan)
10:30 Tortilla txapelketa. Talde bat gelako, nahi beste lagunek osatutakoa. Maalako plazan.
11:00-13:00 Maalako parkean:

  • Herri kirolak (sokatira, txokorrak, sako saltoka): 5 pertsona gelako
  • Jolasak (sagarrak, arrautza jokoa, globoak): Gutxienez bi pertsona gelako.
  • Futbolina. 2 pertsona gelako
  • Ping-pong. Pertsona bat gelako.
  • Playback txapelketa. Nahi beste pertsona gelako. 12:30ean hasiko da.
  • Txapa tailerra: irekia, nahi duen edonorentzat.

Argazki txapelketa ere izango dugu. Pertsona batek hartu ahal izango du parte gelako eta goiz osoa izango du argazkiak egiteko. Izan ere, 13:00etan itxiko da argazkiak entregatzeko epea. Maalako plazan.

  • 13:30 Sari banaketa eta mokadua
 
 
 
2025/1/31
IMH Eguna - BOSKO BEREZIA: 125 LANBIDE HEZIKETA ELGOIBAR
 
Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125 urteurreneko batzordeak urtean zehar gure lanbide heziketa irudikatuko duten  hiru momentutan antolatu ditu ospakizun ekintzak, iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko.

Iraganeko ekintzak 2024ko irailean eta urrian egin dira, Elgoibarko Udalak antolatutako urteurrenaren irekiera ofizialarekin eta iraganari buruzko historia-tertulia kafe saioarekin.

2025ean, iraganetik orainera pasatzeko eguna Bosko Eguna aukeratu da, lanbide heziketako San Juan Bosko patroia den egun berean, urtarrilaren 31an.

Ostiral horretan, IMHk eta Mekak elkarrekin antolatu dute goiz-eguerdi bitartean programa entretenigarria beraien ikasleen gozamenerako.

"125 LH Elgoibar" ginkana berezi batekin hasiko da goiza 9:00etan, eta 11:00ak arte, IMHko eta MEKAko ikasleek, taldeka antolatuta, Elgoibarko herrian zehar, 13 puntu aurkitu beharko dituzte, giltzarri direnak Elgoibarko lanbide heziketa eta makina erremintarentzat. 

Proba hau berria da eta bereziki sortu da urteurrenak Elgoibarko herriarentzat duen garrantzia aitortzeko. Gure esker ona eman nahi diegu Elgoibarko makina erremintaren historiazaleko kideak diren Pedro Andonegiri eta Anton Bergarari, proba prestatzeko emandako laguntzagatik.

Ginakaren probetan informazioa jaso eta amaieran, galdetegi bati erantzun beharko dute proban puntuak lortzeko.

Ginkanaz gain, 125 LH Elgoibar inguruko argazki lehiaketa egingo da (Makina Erremintaren Museoa irekita egongo da argazkiak egin ahal izateko) eta probak eta jolasak egongo dira MAALA parkean 11:00ak arte.
 
Ondoren, eta 13:00ak arte futbito txapelketa jokatuko da IMH Kiroldegian eta amaieran IMHko kafetegi-portxean txorizo eta patata tortilla pintxo jana eskainiko da goizeko proben sarien zozketa egin bitartean.

Amaitzeko familia argazkia egingo da parte hartzaile guztiekin.

 

125 LH ELGOIBAR · BOSKO EGUNA
IMH eta MEKAren programa bateratua

Eguneko egitarua:

  • 09:00 – 11:00 MAALAko parkean, hasiera "125 Lanbide Heziketa Elgoibar" inguruko ginkanarekin. Elgoibarko makina erremintari eta lanbide heziketari lotutako 13 puntu bilatu beharko dira herrian zehar, informazioa lortu eta amaieran galdetegia osatzeko.
  • 09:00 - 11:00 MAALAko parkean abiatuta, "125 Lanbide Heziketa Elgoibar" inguruko argazki lehiaketa. Museoa irekita egongo da, nahi duenak argazkiak ateratzeko.
  • 09:00 - 11:00 MAALAko parkean hainbat proba (zerra, dardoak, etab....)
  • 11:00 - 13:00 IMH kiroldegian, futbito txapelketa. IMHko portxean jolasak egongo dira
  • 13:00 - 13:30 IMH kafetegi-portxean, sarien zozketa, txorizo-tortilla pintxoak eta argazki erraldoia

Ondo pasa!

  • Noiz 2026/01/30 09:00 - 13:30"
  • Non Maalan, IMH Kiroldegian, IMHn, Mekan,
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal