EYEON proiektuak eskuratu du 2021eko IMH ekintzailetza saria

2021/07/06 12:30:00 GMT+2
Uztailaren 6an aurkeztu den IMH ekintzailetza saria EYEON proiektuarentzat izan da, langileen segurtasuna hobetzeko osagai elektronikoz hornitutako garapen teknologikoko orgatilla berriagatik.

Proiektu garailea uztailaren 6an antolatutako II Hezkuntza eta industria arloan ekintzailetza sustatzeko foroaren amaieran aurkeztu da. Aurtengo foroaren gaia "etorkizuneko fabrika digitalean datuen erabilera" izan da eta horretarako, DECIDATA eta SEPTER startup-en ikuspegia eta aplikazio praktikoak ezagutu ditugu. Horrekin batera, transformazio digitalean aurrera egin nahi duten enpresei, bere profesionalak birgaitzeko,  Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuko espezializazio posgraduak nola lagun diezaiekeen ere ezagutara eman dute.

Proiektu irabazleari dagokionez, EYEON proiektuaren ekarpena izan da osagai elektronikoz osatutako ekipoa orgatilari atxikitzea ingurunea hobeto ikusteko eta lan-istripuak ekiditeko. Kit hau 120 graduko ikuspen kamera batez osatuta dago, posizio sentsoreak eta guztiak HMI pantaila batera konektatuta daude (Human Machine kaptatzailea eta, beharrezkoa balitz, edozein oztopo detektatu). Enpresa baten kitak osatzen dituzten elementuak wifi bidezko plataforma batera konektatuta egongo dira. enpresa plataforma horretan sartu egingo da mantentze-lanak egiteko, datuak biltzeko eta 4.0 industriarekin lotutako aurrerapenak egiteko.

Aurkeztu diren gainontzeko proiektuen gainean, aurtengo ekintzailetza sarira 11 proiektu aurkeztu dira, IMHko lanbide heziketako eta Ingeniaritza Dualeko ikasleen aldetik. Irabazlea, esan bezala, EYEON proiektua izan da, Ingeniaritza Dualaren Graduko Alatz Landeta, Ana Garcia, Ander Zapata, Diego Jiaxiang Zhou, Ibon Alvarez eta Iván Gamartsa ikasleez osatutako taldea, eta 300 eurotako saria eskuratu dute, Elgoibarko udalak emandako txankakua bonoen bidez.

IMH azken 8 urteetan dabil gazteen ideia-industrialak sustatu eta gauzatzeko lanetan, Elgoibarko Udalarekin eta hainbat enpresa industrialekin elkarlanean, ideia industrial bat gauzatzeak dakarren zailtasunaz jabetuta.

2019tik IMHk eta UPTEK oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en elkarteak estrategia honetan bat egin dute eta ildo honetatik "Hezkuntza eta industria arloan ekintzailetza sustatzeko foroa" eta Ekintzailetza sariak dira antolatzen dituzten elkarlanean.

Ikusi II Foroko bideoa: